El Correo

Eskola jazarpenari aurre egiteko KiVa programa abiarazi dute 52 ikastolak

Eskola jazarpenari aurre egiteko KiVa programa abiarazi dute 52 ikastolak
/ FÉLIX MORQUECHO
  • LH-ko 18.000 ikaslerengana heldu da Eguberrietako oporraldia amaitu ostean, baina helburua programa ikastola guztietara hedatzea da

Euskal Herriko 52 ikastolak martxan jarri dute astelehen honetan eskola jazarpenari aurre egiteko KiVa programa, Eguberrietako oporrak bukatuta. Programa martxan jarri duten lehendabiziko 52 ikastolak dira, Euskal Herriko ikastola guztietara hedatzea baita helburua. Horrela, Lehen Hezkuntzako 18.419 ikasle hasi dira parte hartzen programa honetan.

Ikastolen Elkarteak jakinarazi duenez, mundu mailan eskola jazarpenari aurre egin eta hura murrizteko programarik «eraginkorrena» da KiVa, Finlandiako Turku-ko Unibertsitateak garatutakoa, eta ikastola komunitate osoa hartzen du bere baitan, hau da, ikasleak, irakasleak, langileak eta gurasoak.

Hartara, eskola jazarpenari aurre egitea «guztien eginkizuna» dela azpimarratzen du, eta helburua ez dela jazarpenak murriztea, baizik eta «bakar bat gehiago ere ez gertatzea». «Ikastolek xede hori lortzeko borondate irmoa dute. Hurrengo egunetarako, ekitaldi bereziak antolatu dituzte ikastolek, KiVa programa ezagutarazi eta ikastoletan txertatzeko», adierazi dute elkartetik.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate