El Correo

EGA eskuratu nahi? Apunta zaitez astelehenetik aurrera

EGAren idatzizko proba duela urte batzuk.
EGAren idatzizko proba duela urte batzuk.
  • 2017ko lehen deialdiari dagokion epe hau urtarrilaren 23ra arte egongo da zabalik

Datorren astelehenean irekiko dute Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) eskuratzeko izena emateko epea. 2017ko lehen deialdiari dagokion epe hau urtarrilaren 23ra arte egongo da zabalik (eguerdiko 12:00ak arte). Aurreko urteetan legez, izen-ematea online egin beharko da, Hezkuntza sailaren webgunearen bidez.

Baina zeintzuk dira bete behar diren baldintzak? EGA ziurtagiria eskuratzeko probetara aurkeztu nahi diren herritarrek bete beharreko baldintza nagusia adinarekin lotutakoa da: 17 urte beteta izatea, edo 2017an zehar betetzea (hau da, 2000 urtean edo lehenago jaioak). Ezgaitasunen bat duten azterketariek azterketa egokitzeko eska dezakete matrikula egitean. Probak EAEko hiru lurralde historikoetako hiriburuetan egingo dira eta Hezkuntza Sailak urtean bi aldiz egiten du EGA azterketara aurkezteko deialdia: urtarrilean lehena, eta uztailean bigarrena.

2017 honetako bi deialdiek berrikuntza garrantzitsua dakarte EGAra aurkeztuko diren azterketarientzat. Izan ere, proba idatzian, 10 minutu gehiago izango dute idazlan luzea eta laburra egiteko.

Zenbat proba egin behar dira EGA lortzeko? Agiriaren helburua da ziurtatzea azterketa gainditzen duenak, Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren arabera, C1 mailari dagokion gaitasuna duela euskaraz ahoz eta idatziz komunikatzeko. Horretarako, atariko probaz gain (aukera anitzeko testa), proba idatzia eta ahozko proba egin behar ditu EGA azterketara aurkezten denak.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate