El Correo

Anna Shnyrova EHUko ikertzaileak L'Oreal-Unesco beketako bat lortu du

  • Shnyrovak egin nahi duen proiektuak diren mitokondrioen mintz bikoitzen dinamika ulertu eta kontrolatzeko sistema bat garatu nahi du

Anna Shnyrova EHUren eta CSICen artean sorturiko Biofisika Institutuko ikertzaileak L'Oreal-Unesco For Women in Science programako 15.000 euroko bost beketako bat jaso du. Zientziaren esparruan emakumeek ikerketa lanak egitea du xede L'Oreal-Unesco For Women in Science programak.

EHUk jakinarazi duenez, Shnyrovak egin nahi duen proiektuak diren mitokondrioen mintz bikoitzen dinamika ulertu eta kontrolatzeko sistema bat garatu nahi du; Alzheimerra, zelulen zahartzea eta apoptosia bezalako prozesuetan guztiz oinarrizkoa da dinamika hori.

«Margarita Salasen mailako zientzialariz osatutako epaimahai batek nire hautagaitza aukeratzea aitortza bat da nire ibilbide zientifikoarentzat, baita bultzada (morala eta ekonomikoa) etorkizuneko ere. Urteetan neureganatutako ezagutza eta esperientzia erabiliko dut mitokondrioen dinamika eta zatiketa aztertzeko, mintzek prozesu horretan duten parte hartze aktiboa kontutan hartuta, beti ere. Hori da L'Oreal-Unescoren deialdira aurkeztu nuen ikerlanaren proiektua. Aurrerantzean nazioartean finantziazioa bilatuko dut proiektu horretako, gainera», adierazi du ikerlariak.

Bere ibilbidean zehar aintzatespen garrantzitsuak jaso ditu ikerlariak, besteak beste, 2013ko Ikerlari Gazteari Espainiako Biofisika Elkarteak emandako saria. Halaber, 'Science' edo 'Nature' moduko aldizkarietan argitaratu du. Bestalde, Ramón y Cajal ikerlaria ere bada EHUn.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate