Borrar
Txantxangorriaren abestiaren kanpainiaren aurkezpena Bilbon egin zen.
Txantxangorriaren euskararen aldeko txioa

Txantxangorriaren euskararen aldeko txioa

Eusko Jaurlaritzaren kanpainaren abestiaren egileak Dani Venegas eta Sorotan Bele taldeko Urbil Artola eta Gorka Sarriegi dira

Silvia Cantera

Jueves, 14 de julio 2016, 00:07

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Txantxangorriak helburu zehatza dauka: euskararen erabilera txoko guztietara eramatea. Horretarako, hegoak astintzen ditu etengabe; gelditu gabe. Bide bakarra erabiltzea da, hitz eginez zein abestuz. Eusko Jaurlaritzak Euskararen Txantxangorria izeneko kanpaina berria aurkeztu zuen atzo Bilbon. Gainera, Bizkaia Aretoan egindako ekitaldian telebistarako spot berria, irratietan entzungo diren kuinak eta interneten erabiliko diren bannerrak ezagutarazi ziren.

Ekimen hau HABOKAk bideratu du, Eusko Jaurlaritzak, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru aldundiek, Bilbo, Donostia eta Gasteizko udalek, eta Eudel Euskadiko Udalen Elkarteak osatutako erakundeak. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuorde den Patxi Baztarrikak egin zuen aurkezpena. Ekitaldian abestiaren egileek ere parte hartu zuten: Dani Venegas eta Sorotan Bele taldeko Urbil Artola eta Gorka Sarriegi. Kanta euskararentxantxangorria.eus helbidean deskargatu eta entzun daiteke.

Euskal hizkuntzaren erronka zein den argi dauka Hizkuntza Politikarako sailburuordeak: kalean euskara gehiago entzutea, «kalean lekua irabazteko. Mugitzen dena, bizirik dago; beraz, euskara hitz egiten bada, bizirik jarraituko du».

Abestiaren egileek kanta egitearen arrazoi nagusia eta motibazioa euskara izan dela uste dute. Dani Venegasek esan zuenez, abestiaren letra «ikaragarria» da.

Euskararen Txantxangoarriaren ekimenekin, baina, batez ere, abesti berriaren aurkezpenarekin, herritarrei gonbidapena egitea bilatzen da, euskaraz ondo dakitenentzat, zein euskaraz ulertu bakarrik egiten dutenentzat, eta herri erakundeetako bulegoetan, era guztietako eraikin publikoetan, garraio zerbitzuetan, osasun zerbitzuetan zein unibertsitatean euskara presente izatea.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios