Borrar
Ikerbasque Zientziarako Euskal Fundazioaren urtebetetzea.
Ikerbasquek 10 urte bete ditu, ekoizpen zientifikoa hirukoizten

Ikerbasquek 10 urte bete ditu, ekoizpen zientifikoa hirukoizten

Hamarkada honetan, Ikerbasquek ikerketa arloko talentuaren alde egin du politika zientifikoaren ardatz nagusitzat, mundu osoko ikertzaileak erakarriz

elcorreo.com

Martes, 4 de abril 2017, 23:50

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Ikerbasque Zientziarako Euskal Fundazioak 10 urte bete ditu, denbora honetan lortutako emaitza bikainei buruzko balantzea eginez. Ekimena Eusko Jaurlaritzak bultzatu zuen 2007an, autonomia-erkidegoko administrazioek, unibertsitateek eta enpresek aspalditik egiten zuten ikerketa zientifikoa indartzeko asmoz, eta harez geroztik, Euskadiko ekoizpen zientifikoa hirukoiztu egin da, nazioartean duen pisua eta inpaktua sendotuz.

Hamarkada honetan, Ikerbasquek ikerketa arloko talentuaren alde egin du politika zientifikoaren ardatz nagusitzat, mundu osoko ikertzaileak erakarriz, karrerako uneren batean Euskaditik kanpo joan behar izan duten euskal ikertzaileak barne, eta Euskadiko zentroetan lanean ziharduten pertsonei karrerak kontsolidatzeko aukerak eskainiz.

Gaur egun, erakundeak kontratu mugagabea duten 143 ikertzaile eta 67 ikertzaile gazte ditu, Research Professor eta Research Fellow programetako deialdien bitartez erakarritakoak.

Emaitzak

Ikerbasquek Euskadiko unibertsitate eta I+G zentroetan lan egiteko erakarri dituen mundu osoko ikertzaileek Euskadira 125 milioi euroko itzulkina erakartzea lortu dute 2007az geroztik, eta iazko amaieran, 723 pertsonak lan egiten zuten ikertzaile horiek buru dituzten lantaldeetan.

Gainera, Ikerbasque ezinbesteko tresna bilakatu da ERC Grant laguntzak (ikerketari zuzendutako mundu mailako laguntzarik garrantzitsuenetakoak) lortzeko. Programa abiatu zenetik, guztira, 23 Grant laguntza lortu edo gauzatu dituzte Euskadiko erakundeek, eta horietatik 14 hots, laguntza guztien % 61 Ikerbasqueko ikertzaileek.

Datu hauek argi utzi dute ikerketa zientifikoaren aldeko apustua errentagarria dela. Era berean, Ikerbasquek frogatuta utzi du berriz ere, ikerketan egindako inbertsioak, herrialde baten lehiakortasuna eta bizitza-maila hobetzeaz gain, berehalako itzulkinak ekar ditzakeela ikerketaren aldeko funtsetan.

Ikertzaile-komunitatearen profila

Ikerbasquek Euskadin ikertzeko erakarri dituen pertsonak 33 herrialdetakoak dira. Gehienak (% 46) zientzia esperimentalen arloko adituak dira, % 18 giza eta gizarte zientzietako espezialistak, % 13 teknologia eta matematika arloetakoak eta gainontzeko % 23 medikuntza eta bizitza zientzietakoak. Jatorriaren arabera, gehienak espainiarrak dira (116), baina badira italiarrak (20), alemaniarrak (12), errusiarrak (6), britainiarrak (6), ukrainarrak (5), AEBetakoak (5), kanadarrak (6) eta Europa, Amerika eta Asiako beste 25 nazionalitatetakoak ere. Gehienak gizonezkoak dira (% 78) eta batez besteko adina 45 urte ingurukoa da.

Ikerbasqueko ikertzaile hauek MIT, Harvard, Oxford eta Stanford-eko unibertsitateak, CNRS eta Max Planck bezalako mundu osoko prestigio goreneko zentroetatik etorritakoak dira.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios