Borrar

Euskadiko 23.000 langile izango dira Lanbidek diruz lagundutako enplegurako prestakuntza ikastaroen onuradun

Guztira, 36,1 milioi euro baliatuko ditu programa garrantzitsu honetarako

elcorreo.com

Viernes, 23 de junio 2017, 23:27

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) 23.000 langile inguruk lanbide gaikuntza eta enplegagarritasuna hobetu ahalko dute, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak enplegurako prestakuntza eremuan lanbide gaitasunak eta kualifikazioak eguneratzeko ekintzak antolatzen dituzten zentroei eskaintzen dizkien laguntza ekonomikoei esker. Ekintza, zentro eta zenbatekoen zerrenda ostiral honetan argitaratu da www.lanbide.euskadi.eus webgunean.

Lanbidek ostiral honetan ebatzi du nagusiki langabeak onuradun dituzten laguntza modalitate hau osatzen duten bi faseetako lehena -bigarrena irailean izango da-. Borja Belandia Lanbideren zuzendari nagusiaren hitzetan, «langabeen kualifikazioa hobetzea gure enpresak indartzeko eta lehiakorragoak egiteko modua da».

Bi faseak kontuan hartuta, Lanbidek, guztira, 36,1 milioi euro baliatuko ditu bere programa garrantzitsuenetako baterako: langabezian dauden langileen enplegurako prestakuntza. Lehenengo faserako, Lanbidek 1.073 prestakuntza ekintzako sorta onetsi du, 27 milioi euroan; kopuru hori bideratuko da Jaurlaritzaren mendekoak ez diren prestakuntza-erakundeetan ikastaroak martxan jartzea bultzatzeko.

Zentroek garatuko dituzten prestakuntza ekintzetatik diru laguntza jasoko duten %80 kualifikatzaileak dira, eta ia ekoizpen sektore guztiak hartuko dituzte. Hala ere, zerbitzuaren eta industriaren presentzia da nagusi. Programatutako prestakuntza ekintza guztiak lan merkatuan antzeman diren prestakuntza beharren azterlana oinarri hartuta hautatu dira.

«Lanbideren web orrialdean ageri den lan honen bidez, hobeto asmatu da prestakuntzan parte hartzen duten pertsonak laneratzeko hobekuntzan, eta hobeto bete dira enpresetako langile kualifikatuen beharrak», esan du Belandiak.

Gainerako %20 lan aurreko ekintzak dira, alegia, jendea ikastaro kualifikatzaileetan sartzea sustatzeko oinarrizko ikastaroak edo zeharkako trebetasunak, besteak beste, hizkuntzak, gaitasun digitalak eta abar, kontuan hartuta euskal enpresak nazioartera zabaltzeko oso garrantzitsuak direla.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios