Borrar
Ertzainen promozio bat Arkauten.
Ertzaintzaren 26. Promozioan bete beharreko lanpostu-kopurua 300era igo dute

Ertzaintzaren 26. Promozioan bete beharreko lanpostu-kopurua 300era igo dute

Hasiera batean aurreikusi zen 250 lanpostu eskaintzea baja eta erretiroei aurre egiteko, baina Rajoyren Gobernuak jarritako errekurtsoak ekarritako atzerapenaren ondorioz, beste 50 lanpostu eskainiko ditu Segurtasun Sailak

elcorreo.com

Jueves, 22 de junio 2017, 23:29

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Segurtasun Sailak erabaki du 300era igotzea Ertzaintzaren 26. Promozioaren hautaketa, prestakuntza eta sarbide prozesuan bete beharreko lanpostu-kopurua. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2016ko apirilaren 25ean argitaratu zen deialdian hasiera batean aurreikusi zen 250 lanpostu eskaintzea baja eta erretiroei aurre egiteko, baina Rajoyren Gobernuak jarritako errekurtsoak eragindako urtebeteko atzerapenaren ondorioz, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari Malentxo Arruabarrenak ebazpen bat emango du datozen egunotan beste 50 lanpostu eskaintzeko. Aukera hori jasota dago adierazitako deialdian.

2016ko apirilaren 25ean argitaratu zen EHAAn Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako agente kategorian sartzeko hautaketa-prozeduraren deialdia. Deialdi horretan 250 lanpostu eskaini ziren, eta guztiek 1. hizkuntza-eskakizuna zuten ezarrita, eta 125ek derrigortasun-data beteta.

Era berean, ebazpen horretan jaso zen deitutako plaza-kopurua handitzeko aukera «betiere hautaketa-prozesu hau gauzatu bitartean edozein arrazoi dela bide sortzen diren plaza hutsen arabera». Lanpostu-gehikuntza hori ere oinarri hauen bidez arautuko da, eta behin-behineko zerrendak argitaratu aurretik egin beharko da.

Segurtasun Sailak erabaki hori hartu du deialdia argitaratu zenetik hautaprobak egin direnera arte hamahiru hilabete pasatu direlako, batez ere Rajoyren Gobernuak jarritako errekurtsoaren ondorioz. Denbora horretan Ertzaintzaren erroldan baja eta erretiro gehiago izan dira, eta horrek eragin du lanpostu-kopurua gehitzea.

«Gehikuntza honekin iazko apiriletik izan diren bajak bete ahal izango ditugu, denbora-epe laburrean ez gaitezen ertzain beharrean gertatu. Erantzukizunez hartutako erabakia da, hain zuzen ere, aurreikusitako bajen arabera ertzain berriak sartzeko planifikatuta genuen erritmoa berreskuratzeko», adierazi du Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Herediak.

Ez da Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak oposizio-fasean Ertzaintzaren deialdi bateko lanpostu-kopurua handitzen duen lehenengo aldia, berez promozio batean baino gehiagotan gertatu da.

Bien bitartean, sarbide-probekin jarraitzen dute, eta aurreikuspenen arabera hautaketa-prozesua gainditzen dutenak datorren urrian hasiko dira prestakuntzarekin Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios