Borrar
Bikote bat, bere ezkontzan.
Ezkontzak hazi ziren iaz Euskadin

Ezkontzak hazi ziren iaz Euskadin

%1,3 gehitu ziren 2016. urtean eta ezkontza zibilak guztien %81,3 izan ziren

elcorreo.com

Miércoles, 17 de mayo 2017, 01:15

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Ezkontzak gora egin zuten pasadan urtean. Zehazki, Euskal Autonomia Erkidegoan bizi zirenenak %1,3 gehitu ziren 2016. urtean. Ezkontza zibilak guztien %81,3 izan ziren, 2015ean baino %2,6 puntu gehiago, Eustat Estatistikaren Euskal Erakundearen behin behineko kontaketaren arabera.

Ezkontzeko adina atzeratzeko joerak dirau. Horrela, 2016an 30 urterekin edo gehiagorekin ezkondu ziren senarren %89,4 eta emazteen %80,2 (2015ean %89,5 eta %80, hurrenez hurren). Bestalde, iazko laugarren hiruhilekoan, EAEn 1.572 ezkontza izan ziren, 2015eko aldi berean baino %8,4 gutxiago. Ezkontza guztietatik 40 homosexualak izan ziren (23 gizon artean eta 17 emakume artean).

Halaber, 2016ko laugarren hiruhilekoan ezkontzen %80,5 zibilak izan ziren, 2015eko aldi berean baino %0,8 puntu gehiago eta 2016ko hirugarren hiruhilekoan baino %6,8 puntu gehiago. Portzentaje hori ezkontza heterosexualena da, eta ezkontza homosexual guztiak zibilak direnez, %2,5 puntu gehitu behar zaizkio.

Lehen ezkontza?

Bizilekua EAEn zuten 1.487 gizonezko eta 1.463 emakumezko ezkondu ziren. 1.241 senarrentzat (%83,5) lehen ezkontza izan zen, eta 13 alargun eta 233 dibortziatu berriro ezkondu ziren. Lehenengo aldiz ezkondutako emakumeen portzentajea %85,2 izan zen (1.247 emakume); 10 alargun eta 206 dibortziatuak berriro ezkodu ziren. Halaber, 2016ko laugarren hiruhilekoan senarren %10,4 eta emazteen %15,4 atzerritarrak ziren (2015eko laugarrenean, senarren %9,2 eta emazteen %13,8).

Herrialdeka, 195 bikote Araban biziko dira, 519 Gipuzkoan eta 764 Bizkaian. Gainera, 94 bikotek bizilekua EAEtik kanpo kokatu zuten. 2016ko laugarren hiruhilekoan, senarren %90,5ek eta emazteen %8,14k 30 urtetik gora zituzten, aurreko urteko hiruhileko berean portzentajeak %91,1 eta %83 ziren bitartean, hurrenez hurren.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios