Euskaltzaindiak Charritton, Minaberry eta Etxeberria omenduko ditu Idazleen Biltzarrean

Aurten, Sarako Biltzarra bi egunez egingo da. Alegia, igandean eta astelehenean

ELCORREO.COM

Euskaltzaindia Sarako 34. Idazleen Biltzarrean egongo da beste urte batez, igandean eta astelehenan, eta, besteak beste, azken hilabeteotan hildako Piarres Charritton euskaltzain emeritua, Marie Jeanne Minaberry ohorezko euskaltzaina eta Hasier Etxeberria kazetari eta idazlea omenduko ditu.

Akademiak jakinarazi duenez, aurten, bi egunez egingo da 34. Idazleen Biltzarra, hain zuzen, Pazko igandean eta astelehenean, eta, urtero legez, Sarako kiroldegian izango da Euskaltzaindia. Aldi honetan, astelehenean aurkeztuko ditu bere azken lanak, goiz partean (10:40).

Horrela, alde batetik, Isabelle Echeverriak ondutako 'Piarres Larzabalen antzerkigintza: 1950-1982. Euskarazko antzerki identitatioaren paradigmak' liburua agertuko du jendaurrean. Lartzabalen antzerkigintza sakonetik aztertzeaz gain, argitaratu gabeko bi antzerki lan eskaintzen ditu liburu mardulak. Beste alde batetik, Euskaltzaindiak bere hiztegi berriaren nondik norakoak aletuko ditu Saran.

Amaitzeko, eguerdiko 12:00etan, omenaldi bateratua egingo zaie azken hilabeteotan zendutako Piarres Charritton euskaltzain emerituari, Marie Jeanne Minaberry ohorezko euskaltzainari eta Hasier Etxeberria kazetariari.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos