El Correo

Bizkaian da jada 20. Korrika

Korrikaren 20. edizioa Ondarroan.
Korrikaren 20. edizioa Ondarroan.
  • Euskararen aldeko martxa Ondarroara heldu da hamarrak eta hogei inguru eta, hemendik aurrera, herrialde desberdinetatik jarraituko du

Bizkaiara heldu da jada Korrikaren 20. edizioa. Ibilbidearen erdia osatu ostean, gaur Bizkaiko herrialde desberdinetan pasatuko du eguna eta bihar Bilbora ailegatuko da. Euskararen aldeko martxa Ondarroara heldu da hamarrak eta hogei inguru. Eskola orduak izanik, ume asko gehitu dira probara, aurreko egunetan gertatutakoa errepikatuz. Marabilli festibalaren kilometroan (1.472), Kirmen Uribek eta Aitzol Aramaioren amak hartu dute lekukoa. Bestalde, eta Etxebarritik ez denez igaro Korrika hau, hango herritarrek Markina-Xemeinen korritu dute, tartean, Amets Txurruka txirrindulariaren peñakoek (1.480).

Busturialdera 14.54an iritsi da Korrika. Etxebarrin bezala, herri guztietatik ezin pasatu lekukoa, eta eskualdeko hainbat udalek inguruko herrietan erosi dute kilometroa. Gernikan, kilometro polit bat ikusteko aukera izan da: Juntetxean, Bizkaiko Batzar Nagusien kilometroan (1.544), lekukoak Gernikako arbola inguratuko du. Kilometro horretan bertan (1.544), partekatua baita, zati bat Sidneyko Euskal Etxearena da. Han bizi izan eta orain Gernikara itzulita dagoen lagun batek eramango du lekukoa urruneko euskaldun haien izenean.

Uribe Butroen sartzean, Bakion omenaldi xume bat egingo diote Txetxu Ugalde kazetariari, berak beti hartzen zuelako parte Korrikan. Haren familiak eramango du lekukoa lehenengo ehun metroan. Mungiatik igaro eta Uribe Kostara helduko dira korrikalariak 23.41ean, Urduliztik, 1.599. kilometroan. Gorliz, Plentzia, Barrika, Sopela, Berango, Algorta, Erromo eta Leioatik igarota, Erandiotik batelean eta paddle surfean zeharkatuko du lekukoak itsasadarra, Barakaldoraino 05.00ean. Hor hasiko du Ezkerraldeko bisitaldia. Ondoren, Bilbo hurbilago izango da.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate