El Correo

Eguna Zuberoan, gaua Nafarroan

Eguna Zuberoan, gaua Nafarroan
/ AEK / KORRIKA
  • 5. eguna

  • Ari da Gipuzkoara hurbiltzen 20. Korrika, baina egun oso bat du aurretik euskararen aldeko mezua zabaltzen jarraitzeko

Ipar Euskal Herriko biztanleen gehiengoa biltzen duten Baiona eta Lapurdiko kostaldeko herrietan ibili ondoren, itzuli da 20. Korrika populazioari eusten nahikoa lan duten barrualdeko lurraldeetara. Baionan nabarmendu ziren Korrika honetan ugariak izaten ari diren keinuak, hala nola udaleko alderdi desberdinak, alkatea buru zutela, batera korrika eguten ikustea.

Donibane Lohizunetik barrualdera egin zuen Korrikak (asteleheneko aurreneko orduak dagoeneko Herri Urratsi begira dagoen Senperen jo zion) eguna Zuberoan emango du Korrikak, 17.000 biztanle inguru dituen eskualdean. Are handiagoa lasterketari eusteko orduan duten meritua Nafarroa Beherearekin batera euskal herrialde euskaldunena den honetan dutena. 2011eko inkesta soziolingistikoaren arabera (azkena, 2016koa, ez da oraindik aurkeztu Iparraldeari dagokionez), biztanleen %52 dira elebidunak eskualde horietan.

Korrikalariak goizeko hamarrak aldera heldu dira Maulera, eta eguerdian sartu da berriro Nafarroa Beherean, Donaixtitik. Hortik gertu, Ainhizen, beteko du bere kilometro esanguratsua (922) Akitania-Euskadi-Nafarroa euroeskualdeak. Iluntzean, Izpegiko lepotik, Nafarroara itzuliko da Korrika. Erratzutik sartuko da Baztanera, eta Elizondotik aurrera, lehenik Baztan eta gero Bidasoa den ibaia alboan duela, Donezbeteraino helduko da. Hor egingo du barrualdeera, eta gaua igaroko du Malerrekatik Ultzamarako bidean, Orokietan aldatuko duela egunez.

Irurtzun eta Lekunberritik goizaldean igaroko da, biharko 07:00ak jotzeko direla sartuko da Gipuzkoan.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate