El Correo

Eta zuk euskaraz edo gaztelaniaz jaso nahi duzu arreta Osakidetzan?

Eta zuk euskaraz edo gaztelaniaz jaso nahi duzu arreta Osakidetzan?
  • Ia 134.000 pertsonak hautatu dute euskal hizkuntza Osasun Zerbitzuan arreta jasotzeko lehentasunezko hizkuntza bezala. Galdeketa otsailean hasi zen eta momentura arte 469.000 pazienteei galdetu zaie

Euskaraz bizi duen jende kopurua gero eta handiagoa da. Gauzak horrela, ez gaitu harritzen zerbitzu desberdinak euskal hizkuntzan kontsumitzen duten pertsonak gora doazela jakitea eta, nola ez, Osakidetzan hori gertatzen dela ezagutzea ere bai. Zehazki, ia 134.000 pertsonak aukeratu dute euskara Euskal Osasun Zerbitzuan arreta jasotzeko lehentasunezko hizkuntza bezala (otsailean hasi zen galdeketa eta momentura arte 469.000 pazienteei kontsultatu zaie). «Pixkanaka gero eta zerbitzu gehiago ari da euskaraz eskaintzen», dio Jon Darponek, Osasun sailburuak.

Kontuan hartu behar da 2006an Osakidetzako 2.346 langilek egiaztatuta zutela hizkuntza eskakizuna (guztien %11,2), eta 2016an zenbateko hori hirukoiztu egin dela, 8.998 langilera iritsi arte (%33,96). Hortaz aparte merezi du aipatzea iaz langileen %10ek egin zituela euskara ikastaroak, eta lehenengo aldiz sartu direla euskarari buruzko adierazleak Osasun Sailaren eta Osakidetzaren erakundeen arteko harremana antolatzen duen kontratu programan.

Darponen esanetan, «gauza asko egin dira, baina oraindik ere beste asko daude egiteko». Alde horretatik, Osasun Sailak eta Osakidetzaren Zuzendaritza Nagusiak lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi dute, «beti progresibotasunaren irizpidea jarraituz eta etengabeko hobekuntzaren bidetik osasunaren arloan euskararen erabilera sustatzen jarraitzeko, zeregin hori erraztuko duten lan tresnak garatzeko eta langileei prestakuntza emateko, besteak beste».

Osasun sailburuak Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzearen arloan egiten ari diren ahalegina nabarmendu du, eta esan duenez, «ikusi besterik ez dago gora egin duela euskara dakitenen eta euskara erabiltzen dutenen kopuruak belaunaldi gazteen artean. Horri esker nabarmen egin ahal izango da aurrera Osasun Zerbitzuaren prestazio guztiak pixkana euskaraz eskaintzeko bidean hala eskatzen duten pertsona guztiei».

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate