El Correo

Euskararen marko berria sinatuko dute Baionan

  • Erakunde Politikoen eta Euskaltzaindiaren arteko akordioa bihar itxiko da

Euskararen Erakunde Publikoak eta Euskaltzaindiak 2017-2022 epealdirako hitzarmen marko berria sinatuko dute bihar Baionan. EEPren izenean Mathieu Bergek sinatuko du, eta Euskaltzaindiaren izenean, Andres Urrutiak. Hitzarmen marko berriak bi erakundeek elkarraditurik egin beharreko lanen nondik norakoak zehaztuko ditu, eta lankidetzaren ardatzak eta erakunde bakoitzaren betebeharrak finkatu.

2008ko urtarrilaren 24an izenpetu zuten Euskaltzaindiak eta Euskararen Erakunde Publikoak lehen hitzarmen markoa, bi erakundeen arteko lankidetza garatzeko eta egituratzeko baliagarria izan dena. Bigarrena 2014ko maiatzaren 20an sinatu zuten. Bestalde, eta urtero, hitzarmen orokorrari lotutako urteko gehigarri bat izenpetu izan da; azkena, 2016ko uztailean.

Hitzarmen marko horien jarraipenean eta azken urte hauetan burututako lanen balorazio baikorra egin ostean, indarrean den partaidetza egonkortzeko nahikaria berretsi dute bi partaideek 2017-2022 epealdirako.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate