Borrar
Urgente El servicio de metro en Basauri y Etxebarri se reanuda con frecuencias de 20 minutos

Jaurlaritzak 3,8 milioi banatuko ditu larrialdi eta ekintza humanitarioko 21 proiekturen artean

Ekintza humanitarioko proiektuak izango dira, prestakuntza eta hondamendien prebentziorako eta hondamendien osteko kalteak arintzeko eta birgaitzeko eta bakea eraikitzeko eta giza eskubideak eta Nazioarteko Eskubide Humanitarioak babesteko

elcorreo.com

Jueves, 29 de diciembre 2016, 00:04

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Eusko Jaurlaritzak onartu du, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren bitartez, Euskadiko garapenerako gobernuz kanpoko erakundeei 3,8 milioi euro banatzea diru laguntzetan, larrialdi eta ekintza humanitarioko etengabeko finantza lerroko 21 proiektu garatzeko.

Jaurlaritzako arduradunek iragarri dutenez, larrialdietarako proiektuak hondamendi eta krisiak jota dauden pertsonei laguntzeko izango dira, pertsona horiei berogaiak, edateko ura, jakiak eta osasun arreta emanez. Ekintza humanitarioko proiektuak izango dira, prestakuntza eta hondamendien prebentziorako eta hondamendien osteko kalteak arintzeko eta birgaitzeko eta bakea eraikitzeko eta giza eskubideak eta Nazioarteko Eskubide Humanitarioak babesteko.

Hain zuzen, Palestina, Sahara, Irak, Siria, Jordania, Liberia, Mozambike, Hegoaldeko Sudan, Angola, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Filipinak, Ekuador, Paraguai, Bolivia, Nikaragua, Costa Rica, Honduras eta El Salvador herrialdeetako biztanleei laguntza emateko dira proiektuak.

Aste honetan onartutako diru laguntzak 2016an larrialdietarako eta ekintza humanitarioetarako emandakoei gehituko zaizkie; guztira, 6,9 milioi euro emango dira horrelako laguntzetarako.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios