Borrar
E-rezeta ezartzeak historia klinikoa eskura izatea dakar.
Zahar-etxeetan bizi diren adinekoen %66ak errezeta elektronikoa du Euskadin

Zahar-etxeetan bizi diren adinekoen %66ak errezeta elektronikoa du Euskadin

19.463 herritarretatik, 12.800ek «segurtasun mediko handiagoa dute Osakidetzaren historia klinikoa sartuta dutelako eta horrek diagnostikoa eta tratamendua hobetzean eragiten du»

elcorreo.com

Domingo, 25 de septiembre 2016, 00:28

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Errezeta elektronikoa edo e-rezeta erabat hedatuta dago Osakidetzan eta Euskadiko farmazia bulegoetan, eta dauden 293 adinekoen eta arlo soziosanitarioko egoitza publiko eta pribatuetan ezartzeko azken fasean sartu da. Horrela, une honetan Euskadiko 195 egoitzetan ezarrita dago, hau da, %66,5ean, eta horrek esan nahi du bertan artatzen diren 19.463 herritarretatik 12.800ek (%66) «segurtasun mediko handiagoa dutela Osakidetzaren historia klinikoa sartuta dutelako eta horrek diagnostikoa eta tratamendua hobetzea eragiten duelako», Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakinarazi duenez.

Lurraldeka, Araban 51 egoitza eta 2.670 paziente daude, eta hedapena osatu duen Euskadiko hiru lurralde historikoetako lehenengoa izan da, hilabete honetan bertan ezarri baita Gasteizen dauden lau udal egoitzetan. Bizkaiari dagokionez, 174 egoitzetako 110etan ezarri da dagoeneko, eta horrek esan nahi du Bizkaian artatzen diren 11.120 herritarretatik 7.400ek dutela errezeta elektronikoa. Gipuzkoaren kasuan, guztira 68 egoitza eta 5.673 paziente daude, eta orain arte 33 zentro eta 2.789 pertsona integratu dira.

Aurreikusi da datozen hilabeteetan bukatzea ezarpena Bizkai eta Gipuzkoan, eta horrekin beteko da Eusko Jaurlaritzak, iazko udan programa pilotua hiru egoitzetan abian jarri ondoren, hartutako konpromisoa.

Errezeta elektronikoa adinekoen egoitzetan eta zentro soziosanitarioetan ezartzeko prozesua esparru horretan prestazio farmazeutikoa kudeatzeko eredu berri bat garatzeko prozesuaren baitan dago. Orain arte, prestazioa gainerakoetatik bereizitako paperezko errezetekin eskaintzen zen. E-rezeta ezartzeak historia klinikoa eskura izatea dakar, eta horri esker egoitzan artatutako pertsonaren tratamendu aktiboa kontsulta daiteke. Horrek segurtasun handiagoa ematen die pazienteei eta hobetu egiten ditu arretaren kalitatea, botikak agintzeko eta banatzeko prozesuak eta gure Osasun Sistemaren jasangarritasuna.

Segurtasun klinikoa

Errezeta elektronikoak segurtasun klinikoa areagotu du, botikekin nahastea ekiditen delako eta tratamenduaren betetze maila ezagutzen delako; gainera, ez dago osasun zentrora sarri joan beharrik errezetak jasotzera. Banaketari dagokionez, eskuz idatzitako errezetekin gertatu ohi ziren gaizki ulertuak saihesten dira eta pazienteen jarraipen farmakoterapeutikoa egin ahal izaten da. Bestalde, herritarrek informazio zehatzagoa dute argibideak ematen dituen tratamendu orria jasotzen dutenez.

Errezeta elektronikoaren beste abantaila bat tratamenduak, batez ere luzeak, ikuskatzeko eta egokitzeko ematen duen aukera da, eta, gainera, etxebizitzan botikak pilatzea ekiditen du, bilketa hilean behin egiten denez hiru hilean behin egin ordez.

Euskal Autonomia Erkidegoan 2013. urteko apirilean ezartzen hasi zenetik gaur arte, 90 milioi errezeta elektroniko agindu dira dagoeneko.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios