Borrar

Tourism4all sei turismo-ibilbide irisgarri sustatzen ditu Euskadin

Proiektua lagungarri izango da pertsona guztiek bidaiatzeko aukera izan dezaten eta Euskaditik zehar goza dezaten

elcorreo.com

Miércoles, 27 de julio 2016, 02:06

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Euskadi erreferentziazko helmuga turistiko irisgarri izateko, hiru euskal hiriburuek (Bilbo, Vitoria-Gasteiz eta Donostia), Zarautzek (Euskal Kostaldea), Goierrik (Basque Highlands) eta Arabako Errioxak, Travel For All turismo inklusiboan espezializatutako euskal agentziarekin eta MATIA Gerontologia Institutua Fundazioarekin batera osatzen duten Partzuergoak Tourism4all proiektua garatu du. Lankidetza publiko-pribatu horren ondorioz, Euskadiren promozio-bideo bat egin da, destino irisgarri gisa Europa mailan, bai eta turismo irisgarriari buruzko liburuxka bat, Euskadin oporretarako sei proposamenekin, publiko orori zuzenduta (gaztelaniaz, euskaraz, ingelesez eta frantsesez), eta gai horren inguruko prestakuntza-materiala ere. Proiektua Europar Batasunak finantzatzen du, eta emaitzak atzo aurkeztu ziren, 18 hilabetez egiten jardun ondoren.

Sortu den material hori guztia Europan turismo inklusiboan espezializatuta dauden agentzietan, desgaitasunaren inguruan lanean diharduten elkarteetan, turismo-agenteei eta komunikabideetan banatu da, nazioartean Euskadi pertsona ororentzat destino irisgarri gisa indartzeko.

Proiektu honen arduradun den Partzuergoak lana egiteko Eusko Jaurlaritzaren Turismo Irisgarriaren Programa izan du oinarri, eta turismo irisgarriarekin eta horrek dakartzan onurekin sentsibilizatuta dauden zerbitzuen hainbat hornitzaileren babesa eta inplikazioa izan du. Proposatutako ibilbideez gainera, hainbat turismo-baliabide eta -jarduera egokitu identifikatu dira, eta horiek, dauden zerbitzu tekniko eta pertsonalekin batera, Euskadi merkatu berezi eta beharrezko honen segmentuaren abangoardian kokatzen dute.

Proiektuaren laburpena

Tourism4all Europako Proiektua lagungarri izango da pertsona guztiek bidaiatzeko aukera izan dezaten eta Euskaditik zehar goza dezaten. Gainera, kalitatezko turismo irisgarriaren eskaintza sortzeko eta merkaturatzeko orduan dauden arazo nagusiei erantzuten lagunduko du. Azken urteotan Euskadin egin den lanaren ondorioz, Eusko Jaurlaritzak sustatuta, gaur egun helburu handinahi hauek gara daitezke.

Tourism4all-en esparruan honako jarduketa hauek egin dira:

-Irisgarritasun-irizpideak osatu dira Euskadin garatutako turismoaren balio-kate osoan, eta irisgarritasunaren ebaluazioa beste bost instalazio-motatara zabaldu da (turismo-bulegoak, museoak, turismo-jarduerak)

-Balio-kateko profesionalen prestakuntza eta gaitasunak hobetu dira, dibertsitate funtzional desberdinak dituzten pertsonak behar bezala artatzen jakiteko.

-Turismo-paketeak sortu dira, dibertsitate funtzional desberdina duten pertsonentzat, sei helmuga turistikotan.

-Eskaintza sustatu eta merkaturatuko da, merkaturatzeko ohiko bideen bidez eta merkaturatzeko bide berezien bidez.

Azken helburua izan da turismo-produktu bat sortzea eta merkaturatzea, eskaintza espezifikoa eskuratutako informazioarekin; hori guztia, Eusko Jaurlaritzaren, udalerrien eta eskualdeen eta hautatutako helmugetako turismo-kudeatzaileen arteko lankidetzaren ondorioz: hiru hiriburuak (Bilbo, Vitoria-Gasteiz eta Donostia), Zarautz, Goierri eta Arabako Errioxa (Eltziego, Bastida, Guardia).

Garrantzitsua da nabarmentzea arreta berezia eskaini zaiola programa honen ondoriozko produktuak Euskadiko turismo-sustapenaren orientazio orokorrarekin lerrokatzeari: Euskal Kostaldea (Zarautz); Euskadi berde naturala (Goierri); Arabako Errioxa (Ardoaren Ibilbidea) eta hiru hiriburuak: Bilbo, Donostia eta Vitoria-Gasteiz.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios