Borrar

Berdintasunari zuzendutako aurrekontuak gehitzeko konpromisoa hartu dute

Eusko Jaurlaritzak eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako foru aldundiek iritsi dira akordio batera

elcorreo.com

Sábado, 30 de julio 2016, 02:09

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Berdintasunerako Erakundeen arteko Batzordeak Berdintasun Legearen ebaluaketa onartu zuen pasadan astean Gasteizen egindako bileran, eta, Berdintasun Legearen balioa berretsi ondoren, berdintasunari zuzendutako aurrekontuak gehitzeko konpromisoa hartu dute Eusko Jaurlaritzak eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako foru aldundiek. Emakunde Emakumearen Euskal Erakundearen egoitzan izan zen bilera.

Berdintasunerako Erakundeen arteko Batzordea emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan erkidego, lurralde eta toki mailako administrazioek egiten dituzten politikak eta programak koordinatzen dituen organoa da, eta bere eginkizunen artean bost urtero Berdintasunerako Legearen ebaluaketa bat egitea dago: legearen betetzea, garapena eta aplikazioaren ebaluaketa, eta behar izanez gero berrirakurketa bat egiteko aukera (hala agintzen du Legeak berak).

Emakundek jakinarazi zuenez, bi izan dira egindako ebaluaketak, bata kuantitatiboa eta bestea kualitatiboa, eta bietan ikusi da Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Legea «tresna juridiko eraginkorra eta baliagarria» izan dela, Legearen lehen bost urteetan lortutako aurrerapen asko finkatzen eta bermatzen lagundu duelako hurrengo bost urteetan.

Horrekin batera, «tresna eraginkorra izan da eta izaten jarraitu dezake berdintasun politiken garapenean aurrera egiteko, bereziki baliabide ekonomiko eta pertsonalei dagokionez, baita sektore bakoitzaren alorrean zeharkakotasun estrategia areagotzeko ere» azaldu zuen.

Demokrazia eta Hiritarren Parte hartzeko Euskadiko Liburu Zuriaren printzipioei jarraituz egin da ebaluaketa hau, hau da, alor publikoa kolektibotik eraikitzen joatea proposatuz, eta hiritarren parte hartzean oinarritutako politikak sustatuz, hiritarren eta administrazioaren arteko kolaborazioa sustatuz.

Ebaluaketa hasi baino lehen, Emakundek argi ikusi zuen beharrezkoa zela Legearen inplementazioaren arduradun diren administrazioko agenteen iritzia eta balorazioa jasotzeaz gain, hainbat pertsona, talde eta entitate publiko eta pribatuena ere jasotzea, horrela aberastu egingo baitziren Legearen garapena eta aplikazioari buruzko ekarpenak.

Helburu horrekin, lan ildo berezi bat ireki zuen EAEko emakumeen taldeekin eta talde feministekin, haien ikuspegi estrategiko baliagarria kontuan hartzeko. Horrela, ebaluaketa kuantitatiboaren prozesuak 96 pertsona eta 77 entitate ezberdinen iritziak jaso ditu: 150 ikuspuntu ezberdin baino gehiago.

Prozesu honetan DACIMAren (Jaurlaritzak duen Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza) laguntza izan du, baita Irekia eta Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabinetearena ere, azken honek Euskal Soziometroan egindako galderen bitartez. Hauetan ikusi da elkarrizketatu diren pertsonen %63k uste duela azken hamar urteetan berdintasunean aurrerapauso garrantzitsuak eman direla.

Langileak gehitu berdintasunaren alde

Berdintasun Legearen ebaluazioak erakutsi du arauak eragina izan duela hiritarren berdintasunaren inguruko sentsibilizazio eta kontzientziazioan, eta honek ekarri duela hiritarren eskaerak areagotzea eta exijentzia maila handiagoa izatea alor honetan. Hiritarren eskari horiek kontuan hartuz, Jaurlaritzak eta hiru foru aldundiek zenbat konpromiso onartu dituzte erakundeen agenda politikoetan berdintasunak gero eta leku garrantzitsuagoa izan dezan.

Horrela, hurrengo bost urteetan berdintasunaren inguruko aurrekontuak igotzen joateko konpromisoa hartu dute, bai eta eskumen eremu bakoitzean zeharkakotasunaren kultura indartzea, berdintasunerako langileak gehitzea, Hezkuntza sisteman Hezkidetza planarekin aurrera egitea eta enpresetan berdintasun planak indartzeko neurriak indartzea ere.

Halaber, emakumeen aurkako indarkeria prebenitzeko konpromisoa hartu dute, emakumeak ahalduntzeko eta balioak aldatzeko programak eta jarduerak areagotuz. Indarkeriaren biktimen harrera ere bermatuko dute eta, besteak beste, eztabaida publiko bat sustatuko dute egungo eredu ekonomikoak eta horrek pertsona guztien eskubideak bermatuko dituen garapen iraunkor batean daukan eragina aztertzeko.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios