Borrar
Urgente El servicio de metro en Basauri y Etxebarri se reanuda con frecuencias de 20 minutos
Gasteizko Justizia Jauregia.
Euskal epaitegietan soilik 29 demanda formulatu ziren euskeraz pasadan urtean

Euskal epaitegietan soilik 29 demanda formulatu ziren euskeraz pasadan urtean

Funtzionarioen erdiak elebidunak diren arren, 2015ean ez zen epaiketa oso bat ere euskal hizkuntzan ospatu

Jan Echevarría

Viernes, 24 de junio 2016, 02:10

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Euskara normalizatzeko prozesuan epaitegiak atzeratuta doaz beste instituzioekin konparatuta. Hori da, behintzat, joan den astean Josu Erkorekak aurkeztutako txostenak erakusten duena. Bertan eskaintzen diren datuen arabera, euskal epaitegietan soilik 29 demanda formulatu ziren euskaraz pasadan urtean. Gainera, funtzionarioen erdiak elebidunak diren arren, 2015ean ez zen epaiketa oso bat ere euskal hizkuntzan ospatu.

Euskaraz egindako demanda horietatik, 21 Gipuzkoan aurkeztu ziren, 7 Bizkaian eta 1 Araban, oso kopuru baxua kontutan izaten badugu 121.000 planteatzen direla urte bakoitzeko Euskadin. Txostenaren autoreek adierazi dutenez, euskararen ahozko erabilera prozedura hauetan «oso txikia» da eta berdina gertatzen da funtzionarioek beraien artean hitz egiten dutenean (Gipuzkoa alde batera utzita, noski). Gauzak horrela, Eusko Jaurlaritzatik onartzen dute epaiketa oso bat euskaraz burutzea oraindik lortzear dagoela eta, zoritxarrez, helburu hori urrun dagoela.

Dena den, Auzia Euskaraz proiektuaren baitan, Administrazioak aurrerakuntza dezente egin ditu eta Gernikan bi magistratuekin iritsi da akordio batera euskaraz burutzeko zenbait bista aurrera eramateko. Hala nola, dibortzioetan, aita-semeen arteko liskarretan, alkoholemia eta halako delituetan.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios