Borrar
Osakidetzak plus berriak ordaindu beharko dizkie langileei hiru auzi galdu eta gero

Osakidetzak plus berriak ordaindu beharko dizkie langileei hiru auzi galdu eta gero

UGT sindikatuak aparteko ordainsariak lortu ditu txandaka lan egiten duten Lehen Maila eta Urgentziazko medikuentzako eta guardiak egiten dituzten erizain espezializatuentzako

Jan Echevarría

Jueves, 16 de junio 2016, 00:18

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Hamar bat urte igaro dituzte borrokan Osakidetzako zuzendaritzako buruek eta sindikatuek. Dena den, azken denboraldian sententzia desberdinak eman dira non langileei aparteko ordainsariak onartu egiten zaizkien.

UGT-k auzitegietan irabazi dituen hiru auzietaz informatu zuen astelehenean. Lehenengoa, txandaka lan egiten duten Lehen Mailako medikuek lortu dituzten aparteko ordainsariei dagokie. Izan ere, mediku hauek 8:00etatik 15:00etara lan egiten dute egun batzuetan, beste batzuetan 13:00 etatik 20:00etara jarduten diren bitartean. Txandaka lan egiten dutenez, kolektibo honetako langileek plus bat jasotzeko eskubidea dutela erabaki du Bilboko epaitegi batek.

Berdina gertatzen zaie Urgentzietan lan egiten duten medikuei txandaka lan egiten dutenean. Osakidetzak ez zuen plusik ordaindu nahi kasu honetan ere, guardiak jada ordaintzen zituela aitzakia erabiliz. Dena den, Gasteizko epaile batek langile hauei txandakako plusa ordaindu behar zaiela erabaki du.

Bestalde, UGT-k aurrera eraman duen hirugarren epaia onuragarria da erizain adituentzat. Euren soldata ez du kontutan hartzen haien espezializazioa guardiak egiten dituztenean eta horregatik orain arte ez zuten inolako plusik jasotzen lan hori egiten zutenean. «Eskatu egiten badute lau urteko atzeraeraginezko izaerarekin kobratu ahal izango dute», dio Ana Vázquezek, Osasun sindikatuaren arduradunak.

Hiru erabaki hauek ELA eta CC OO irabazi dituzten beste hiru kasuetara gehitu behar zaizkie. Dena den, auziak direnez, kasu guztietan sententziak eskaera egin duen langileei aplikatuko zaizkie baina euren egoera hobetu nahi duten beste langile guztientzat aurrekaria ezarriko dute.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios