Borrar
Rosario Porres Marijuan lanaren koordinatzailea.
Aro modernoko euskal gizartearen eta elizaren arteko harremanari buruzko liburua atera da

Aro modernoko euskal gizartearen eta elizaren arteko harremanari buruzko liburua atera da

EHUk argitaratutako lanean gogora ekarri dira debozioaren eta indarkeriaren artean ibili zen aldi horretan izandako adostasunak eta gatazkak

elcorreo.com

Lunes, 8 de febrero 2016, 02:43

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Argitalpen Zerbitzuak, Rosario Porres Marijuanek koordinaturik, 'Entre el fervor y la violencia. Estudios sobre los vascos y la Iglesia (siglos XVI-XVII)' izeneko liburua argitaratu du. Liburukia osatzen duten bederatzi azterlanak euskal gizartearen eta elizaren ingurukoak dira, eta, «ekuazio korapilatsu horretan, gogora ekarri dira debozioaren eta indarkeriaren artean ibili zen aldi horretan izandako adostasunak eta gatazkak».

Espainiako Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak diruz lagunduriko lana I+B proiektuaren harira kaleratu da argitalpena. Izan ere, EHUko eta Kantabriako Unibertsitateko ikertzaileek bat egin dute proiektu horrekin. Zehazki, hauek dira lanen egileak: Milagros Alvarez Urcelay, Alberto Angulo Morales, Elena Catalan Martinez, Javier Ortiz Arza, Santiago Perez Hernandez, Iñaki Reguera Acedo, Susana Truchuelo Garcia eta Rosario Porres Marijuan.

Lan horietan hainbat esparrutik aztertu dute euskaldunek apaizekin eta apaizek euskaldunekin zuten harremana (orain arte, oso gutxi ikertu dira esparruok). Horrez gain, gizatalde horietako protagonistei behatzeko hainbat metodologia eta era proposatzen dituzte, egileek nork bere ibilbidean landu dituzten ikerlerroei jarraikiz.

Alabaina, liburuaren atzean bada beste ideia bat, errealitate komun bat, ardatz nagusi izan nahi duena: elizak eta apaizek euskal aro modernoan izan zuten botere izugarria. Izan ere, bizitza erlijiosoaren eragile nagusi izan ziren, baina baita gizartearen beraren eragile ere (eragin handieneko taldeetako bat izan zen).

Liburuaren orrialdeetan hainbat gai landu dituzte, askotarikoak eta orain arte landu gabeak: landako apaizak, jesuitenganako merkataritza jokabidea, elizak sexu moralean zuen eragina, elizak kontrabandoaren esparruan zeukan immunitatea nola erabiltzen zuen neurri gabe, moja erreboltariak, gune sakratuen boterearen sinbolo gisa, Inkisizioaren zerbitzura zeuden esplotatzaileak edota elizgizonen euren eta haien kontrako indarkeria. Hori guztia biltzeko, egileek dokumentazio original ugari erabili dute, askotariko artxiboetakoa (baita elizarenak ez diren artxiboetakoa ere).

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios