Borrar
Burmuineko lesioek kalte desberdinak sortzen dituzte hizkuntza maila desberdineko pertsonetan.
Burmuineko lesioek ez dituzte hizkuntza maila desberdineko pertsonak berdin kaltetzen

Burmuineko lesioek ez dituzte hizkuntza maila desberdineko pertsonak berdin kaltetzen

EHUk egindako ikerketa baten arabera, bi hizkuntzetan sintomak antzekoagoak dira euskaraz eta gaztelaniaz antzekoen diren hizkuntza mailetan, maila morfosintaktikoan aldeak nabarmenagoak diren bitartean

elcorreo.com

Viernes, 28 de agosto 2015, 01:10

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Amaia Munarriz Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak saileko irakasleak egindako lanak uztartu ditu afasia den hizkuntza patologia eta elebitasunaren azterketa. Burmuineko lesio baten ondorioz, hizkuntzan sortutako arazoak elebidunen bi hizkuntzetan nola azaltzen diren ikertzen ahalegindu da, horretarako hainbat hizkuntza osagai aztertuz, galdera hauei erantzunez: arazoak bi hizkuntzetan agertzen dira? Hizkuntza osagai berberei eragiten diete, eta mota berekoak dira?

Hizkuntzak eta haren osagaiak burmuin elebidunean nola antolatzen diren ulertzea izan du helburu tesiak, eta argi erakutsi du afasiak ez diela hizkuntza osagai guztiei berdin eragiten. Elebidunengan arazo horiek bi hizkuntzetan nola azaleratzen diren ulertzea izan da, beraz, erronka. Horretarako euskararen eta gaztelaniaren sintomen alderaketa izan du aztergai. Euskara-gaztelania elebidun baten kasu azterketa longitudinala burutu du nagusiki ikertzaileak. Ikerketa longitudinala hogei saioz osatuta dago, saio horietan bat-bateko elkarrizketa eta ariketa esperimentalak garatu ditu, eta ariketa guztiak euskaraz eta gaztelaniaz egin dira, antzeko materialekin.

Elebidun afasikoarekin solasean jaso zituen hizketa espontaneoko datuak. Ariketa esperimentalak ere baliatu zituen egitura zehatzagoak aztertzeko bai aztergai nagusia izan duen afasikoarekin, zein bestelako hizkuntza arazoak zituzten edota arazorik gabeko elebakar zein elebidun batzuekin ere, emaitzak alderatzeko moduan.

Tesiak argi utzi duen ondorio nagusia da burmuineko lesioak ez dituela hizkuntza maila guztiak berdin kaltetzen, alegia, eta bi hizkuntzetan azaleratzen diren arazoen artean ere, antzekotasun eta aldeak atzeman daitezkeela. Bi hizkuntzen jokabidean ageri diren desberdintasunetan hainbat faktorek dute eragina, eta horien artean hizkuntzen arteko distantziak garrantzi handia du.

Oro har, bi hizkuntzetan sintomak antzekoagoak dira euskaraz eta gaztelaniaz antzekoen diren hizkuntza mailetan, hain zuzen, hotsei dagokien maila fonetiko-fonologikoan, eta baita oso antzekoak diren tigre vs. tigrea bezalako (kognatu) hitzetan ere. Aldiz, bi hizkuntzetako jokabidean aldeak nabarmenago dira euskaraz eta gaztelaniaz ezaugarri desberdinak dituzten osagaietan, esate batera, maila morfosintaktikoan.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios