Borrar
Iñigo Urkullu, Boisera iritsi denean.
"Giro ikaragarria" Boiseko Jaialdiaren hasieran

"Giro ikaragarria" Boiseko Jaialdiaren hasieran

"Mundura irteten diren euskaldunek etxe bat dute hemen", adierazi du Iñigo Urkulluk, Idahoko hiriburuak mantentzen duen "euskal sena" azpimarratu duenak

i. c.

Miércoles, 29 de julio 2015, 14:38

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Hastear da Boiseko Jaialdia eta giro "ikaragarriak" hartu du dagoeneko Idahoko hiriburua. Euskal diasporaren festa Kepa Junkerak streaming bidez Iberdrola dorretik eskainitako kontzertuarekin hasi da. Bertara iritsi da Iñigo Urkullu legendakaria dagoeneko, eta txoko guztietatik heldutako jendearekin topo egin du. Boisera heldu eta Urkulluren lehen hitzak komunitateak "euskal sena" mantentzeari lotuta egon dira. Bere hitzetan, euskal nortasun hori mantentzeak "balio behar digu loturak estutzeko ekonomia, gizarte eta kultura arloan". Horrek, bere ustez, "berebiziko garrantzia" du "diasporizazioan", hau da, euskal gizartearen nazioartekotzean. "Mundura irtentzen diren euskaldunek etxe bat dute hemen", ziurtatu du.

Urkulluk eta euskal ordezkaritzak, besteak beste, Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak eta Marian Elorza Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak osatua, Jaialdiko antolatzaileen harrera izan dute aireportuan. Halaber, aukera izan dute David Bieter Boiseko alkatea agurtzeko, ongietorria ematera hurbildu baita aireportura. Lehendakariak bilera bat izango du C.L. 'Butch' Otter Idahoko gobernadorearekin. Ondoren, Bieter alkatearekin bilduko da eta, eguneko agenda ofizialarekin amaitzeko, jardunaldia izango du bertako 30 bat enpresekin.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios