Borrar
Suhiltzaile bat, aurreko edizioko proba batean.
20 domina lortu ditu Ertzaintzak Munduko Txapelketan

20 domina lortu ditu Ertzaintzak Munduko Txapelketan

Bost medaila urrezkoak izan dira, bederatzi zilarrezkoak eta sei brontzezkoak

elcorreo.com

Viernes, 3 de julio 2015, 16:52

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Polizia eta Suhiltzaileen Munduko Txapelketan parte hartzera Fairfaxera joandako Ertzaintzaren ordezkaritzak 19 domina lortu ditu jokatu diren lehen lehiaketetan. Bost domina urrezkoak izan dira, bederatzi zilarrezkoak eta sei brontzezkoak. Gainera, sei laugarren postu eskuratu dituzte. Halaber, kirol gunera zihoala, Ertzaintzaren ordezkarietako batek zirkulazio istripu bat ikusi zuen, eta ibilgailuan harrapatutako pertsona erreskatatzen lagundu zuen. Txapelketa ekainaren 26an hasi zen, eta datorren igandean amaituko da.

Ertzaintzak modalitate hauetan eskuratu ditu orain arteko bost urrezko dominak: hiru, txirrindularitza probatan (domina bana sprint, criterium eta erlojupekoan); beste bat, atletismoan (10 kilometroko proban); eta bosgarrena karate modalitatean. Zilarrezko zortzi domina atletismoan lortu dituzte (400 eta 1.500 metroko hesi lasterketetan, 800 eta 1.500 metroko lasterketetan eta 10 kilometrokoan), eta beste bat karatean. Brontzezko lau domina txirrindularitzan lortu dituzte, eta bestea borrokan.

Fairfaxeko (Virginia) txapelketak 68 herrialdetako 9.500 atleta parte hartzaile bildu ditu. Taldeko palmaresean, oraingoz, AEBetako ordezkaritza da buru, Kanada bigarren eta Espainiako Estatuko polizia eta suhiltzaile taldeek osatutako ordezkaritza hirugarren.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios