El Correo

Suitzako turisten bila

Zuricheko kale zaharrak, Suitzako banderarekin.
Zuricheko kale zaharrak, Suitzako banderarekin.
  • Euskadik helvetiarrak erakarri nahi ditu hurrengo urteetarako, etorkizunean kalitate handiko bisitariak bilakatu daitezkeelako

Euskadik badaki zeintzuk diren bere ahulguneak turismo eskaintzaren aldetik. Zeinbat herrialdetan oraindik ere hazkunde handia lor dezake, Europa mailan batez ere. 2014an, adibidez, Suitzatik etorri ziren bisitariak guztizkoaren %0,5era iritsi ziren bakarrik. Hala ere, helvetiarrak kalitatezko turistak direla uste du Eusko Jaurlaritzak. Eremu hori bultzatzeko Zurich bisitatu du azken egunetan Merkataritza eta Turismo sailak. 50 bat enpresaren aurrean bere eskaintza aurkeztu du, Euskadi Suitzan ezagun bilakatzeko asmoarekin.

Bertako paisaiak, eraikinak eta gastronomia izan dira ardatz nagusienak. "Kalitatezko helmuga produktu anitz baten apartekotasuna" helarazi nahi izan du Euskadik eta Autonomia Erkidegoko 11 enpresek. Nahiz eta helvetiarren bilakaera positiboa izan, baikortasunak pixkanaka gorantz egitea espero da. Azken lau urteetan %23,1 hazi da Euskadira sartu den suitzarren kopurua, eta %12,1 gaua bertan igaro dutena. Hala ere, joan den urtean 12.373 bisitari besterik ez ziren erregistratu.

Kalitatezko turismoa dela aintzat hartuz, Suitzako bisitariak maiatzean, abuztuan eta irailean erakartzea espero du Eusko Jaurlaritzak. Horrela, Zurichen egindako sustapen jardueraren bitartez, merkatu horretan Euskadi hobeto eta gehiago ezagutu dezaten lortu nahi du, eta baita gaur egungo goranzko joera hobetu ere.