Borrar
Gezurrak, Facebooken

Gezurrak, Facebooken

Sare sozial ospetsuak sekulako arrakasta du asmatutako istorioak zabaltzeko; hala dio behintzat ikerketa berri batek

elcorreo.com

Martes, 26 de mayo 2015, 00:09

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Facebook gezur-iturri galanta delaren susmoa du edonork. Behin baino gehiagotan sare sozial ospetsua erabili duenak bai behintzat. Hala dio gainera ikerketa berri batek. Asmatutako istorioek sekulako abiadura hartzen dute Internetek eskaintzen duen hedapenari esker. Dirudienez, gainera, astakeria handienek erantzun paregabea eskuratzen dute. Ikerlari talde batek egiaztatu duenez, gezurrak zabaltzeko erraztasun ikaragarria ematen du Facebookek.

Asmatutako berriak eta konspirazio teoria ugari zintzikilatu zituzten, eta ezusteko handia hartu zuten bildutako datuekin. Euren ondorioa: azpijokoak sinesten dituztenek maizago zabaltzen dituztela gezurrak. Dirudienez, sakonki arrazoitutako testuak errazago irakurtzen eta hedatzen dituzte, nahiz eta datu zehatzik ez izan. Hau da, istorioa erraz irakurtzen bada, irakurleek ez dute edukia egiaztatzen, eta zuzenean bidaltzen dizkiete mezuak euren legunei.

Asmatutako albiste bat, adibidez, Italiari buruz zen, Cirenga senatariaren ustezko proposamenari buruz alegia. Honen arabera, Italiako politikariek 134.000 milioi euro banatuko zituzten euren artean, lana bila zezaten hauteskundeak galtzekotan. Diru kopuru hori estatuaren BPG-aren %10a da, eta berriak esaten zuen senatari kopurua benetakoa baino askoz ere handiagoa zen. Albisteak oihartzun ikaragarria lortu zuen Italian bertan, milaka bisitari izan zituela. Honela, gezurrak Facebooken eroso sentitzen direla frogatu zuten beste behin.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios