Borrar
Urgente El Gobierno central ampliará el aeropuerto de Bilbao
PSE-EEk Internet operadoreentzat zerga berria proposatuko du.
Internet operadoreei zerga berri bat jarri nahi die PSE-EEk

Internet operadoreei zerga berri bat jarri nahi die PSE-EEk

Zazpi milioi euro bildu nahi ditu alderdiak neurri honekin, eta bere helburua zinemagintza finantzatzea da

elcorreo.com

Martes, 28 de abril 2015, 01:20

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Internet operadoreei zerga berri bat jarri nahi die PSE-EEk. Hala proposatuko du euskal Legebiltzarrean, Euskadiko zinemagintza bultzatzeko helburuarekin. Izan ere, neurri honekin 7 milioi euro biltzea espero du alderdiak. "Enpresentzako zerga bat da, ez pertsona edo erabiltzailentzako", adierazi du Vicente Reyes Prestakuntza eta Kultura idazkariak.

Enpresa bakoitzak kontratuko 25 zentimo gehiago ordaindu beharko ditu hilero, eta euskal zinemagintzara bideratuko litzateke jasotako diru kopuru guztia. Reyesen ustetan, "txikiak" baitira Eusko Jaurlaritzaren laguntzak. BEZak zinemagintza "gogorki" zigortu duela adierazi du PSE-EEk, eta "bidezkoa" dela ziurtatu du Reyesek.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios