Borrar
Urgente El servicio de metro en Basauri y Etxebarri se reanuda con frecuencias de 20 minutos
Hamabi denda berritu ditu aurten Eroskik.
Eroskik hamabi denda berritu ditu lehen hiruhilekoan

Eroskik hamabi denda berritu ditu lehen hiruhilekoan

Supermerkatuen enpresak 2016ra begirako Plan Estrategikoaren bigarren zatia betetzen ari da, eta arreta pertsonalizatuan hasiko da lanean laster

elcorreo.com

Sábado, 28 de marzo 2015, 00:17

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Eroski 2016ra begirako Plan Estrategikoaren bigarren zatia betetzen ari da, eta 2015eko lehen hiruhilekoan beste 12 denda eraldatu ditu 'Zurekin' eredu komertzial berrira Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), eredu hori hobeto egokitzen baita eroslearen beharrizanetara eta balioetara.

Urte hasieran hasi ziren berrikuntzetan, eta janari freskoetan oinarritu dira. Hala, freskoak establezimendu berrien ardatz bihurtu dira, eta tokiko sasoiko produktuek garrantzi handia hartu dute. Supermerkatu eta hipermerkatu horiek berritzen bi milioi euro inbertitu dira.

Freskoetan, nabarmentzekoa da saltoki batzuetan harategian saltzailea ipini izana. "'Zurekin' ereduaren lehentasunetako bat da kontsumitzaileari harreman pertsonalizatuagoa eskaintzea", adierazi du Carmen Guelbenzu Eroskiko Denda Formatu Berrien zuzendariak. Arreta pertsonalizatua pixkanaka garatuko da, eta kontsumitzaile bakoitzari egokitutako eskaintzak eta promozioak egiten hasiko da Eroski Klub txartel berriaren bitartez. Hain zuzen, kooperatibak EAEn egindako salmenten %85 txartela erabilita egiten dira.

Urteko lehen hiruhilekoan sei denda egokitu ditu Eroskik Gipuzkoan. Bizkaian, Barakaldo, Gurutzeta, Galdakao eta Markinako eta Gernikako supermerkatuak berritu ditu. Araban, Gasteizko Ramiro Maeztu kaleko supermerkatua eta, iaztik, beste zazpi denda.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios