Borrar
Iñigo Urkullu, lehendakaria.
Eusko Jaurlaritzak 2.300.000 euro bideratuko ditu hauteskunde administrazioaren kostua finantzatzeko

Eusko Jaurlaritzak 2.300.000 euro bideratuko ditu hauteskunde administrazioaren kostua finantzatzeko

2012ko Hauteskundeetan baino %ko 8,5 gutxiago; funtsean, 185 hautes-mahai gutxiago izango direlako eta, ondorioz, 2.000 pertsona gutxiago mahaikide

elcorreo.com

Jueves, 1 de septiembre 2016, 02:09

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak iralaren 25erako deitu dituen Lehendakariaren abuztuaren 1eko Dekretua onetsi ondoren, Gobernu Kontseiluak Herrizaingo Sailaren proposamena onartu du eta, Sailak proposatutakoari jarraiki, hauteskundeetan langileek eta Hauteskunde Administrazioak eragindako kostuak finantzatzeko diru-sail bat xedatuko du. Aurreikuspenen arabera, diru-saila 2.300.000 eurokoa izango da, 2012ko Hauteskundeetan baino %ko 8,5 gutxiago (orduan 2.513.000 eurokoa izan zen); funtsean, 185 hautes-mahai gutxiago izango direlako eta, ondorioz, 2.000 pertsona gutxiago mahaikide.

Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, Herrizaingo Sailak Hauteskundeetako langileria ordaintzeko erabiliko duen bi milioi eta erdiko funts-hornidura horretako kontusailik garrantzitsuena (1.845.467euro) hauteslekuek zuzenean eragiten dituzten kostuak ordaintzeko erabiliko da. Kontusail horretan sartuko dira hautes-mahaietako kideen, Udaletako langileen, udal-idazkarien eta hauteslekuetan egongo diren euskal Administrazioko ordezkarien ordainsariak eta hautes-mahaietako kideen zein horien ordezkoen Gizarte Segurantzako aldi baterako arriskuen estaldura ere.

Hiru Lurralde Historikoetako eta Eremuko Hauteskunde Batzordeen lana hauteskunde-prozesua behar bezala garatzen dela ikuskatzea da, eta Batzordeok finantzatzeko 396.720 euroko kontusaila egongo da. Kopuru horretan sartuko dira Batzordeetako kideek eta langileek eragindako gastuak eta horien gastu arrunta.

Bestalde, Lehen Auzialdiko Epaitegiek zein Bake Epaitegiek bozka eman ondoren mahaietako hauteskunde-agiriak zaintzeko zeregina dute, eta horretarako 31.494,8 euroko inbertsioa beharko da.

Aurrekontu-saila osatzeko, 26.317,49 euroko soberakina utzi nahi dute gastu ezberdinei eta hauteskunde-prozesuan sor litezkeen ezustekoei aurre egin ahal izateko.

Gainera, Langileen eta Hauteskunde Administrazioaren inguruko gastuoi hautesontziak eurak eta boto-txartelak, gutun-azalak zein hauteskundeetarako bestelako inprimakiak ordaintzeko gastuak eta hauteskunde eguneko segurtasun-dispositiboak eragindako gastuak gehitu beharko zaizkie.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios