El Correo

Delinkuentzia %12 jaitsi zen iaz Galdakaon

  • Jatsiera orokorra izan da delitu-mota guztietan, bereziki, gizartean alarma sortzen dutenetan

Galdakaoko Komisaldegiaren mugapea osatzen duten bost udalerrien (Arrigorriaga, Ugao-Miraballes, Zaratamo, Zeberio eta Galdakao) delitu-tasa %13,1 jaitsi zen 2016. urtean aurreko urteagaz alderatuta, Segurtasun Sailak emandako datuen arabera.

Arrigorriaga, Ugao-Miraballes, Zaratamo, Zeberio eta Galdakaoko erakundeetako ordezkariak eta Ertzaintzaren eta Udalzaingoen agintariak joan den ostiralean bildu ziren Ugao-Miraballesko udaletxean, zifrak aztertzeko eta 2017rako estrategiak konsensuatzeko helburuarekin.

Delinkuentzia tasaren jatsiera oso nabarmena izan zan Zaratamon (-%20), Arrigorriagan (-%19), Ugao-Miraballesen (-%16) eta Galdakaon (-%12).

Jatsiera orokorra izan da delitu-mota guztietan, bereziki, gizartean alarma sortzen dutenetan. Ez zen hilketarik izan, sexu-askatasunaren aurkako delituak %57,1 jaitsi ziren, etxeetan izandako lapurretak %22,9 eta enpresetan %42.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate