El Correo

Lau minutu baino gutxiago Basauriko informazio bulegoan arreta jasotzeko

  • Iaz 27.282 lagun artatu zituzten eta, guztira, 48.101 izapide egin zituzten

Basaurin, Herritarrei Informazioa eta Arreta emateko Bulegora doazenen %70ek baino gehiagok, 4 minutu baino gutxiago itxaron behar izaten du arreta jasotzeko. Udaletxearen beheko solairuan, San Migelen eta telematikoki ematen du arreta. Iaz, guztira, 27.282 lagun artatu zituzten, eta, guztira, 48.101 izapide egin zituzten.

2016an artatutako 27.282 lagun horietatik, 1.980k bide telematikoa hautatu zuten. 10.30-13.00 bitartean hurbildu zen bulegoetara herritar gehien (arreta-ordutegia, berez, 08.00etatik 20.00etara bitartekoa da).

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate