El Correo

Barakaldoko Gabonaldiak 77.440 lagun jaso ditu

  • Egitasmoak adin guztiei zuzenduriko 70 jarduera baino gehiago eskaini ditu eta Udalak «balorazioa oso positiboa» egin du

Barakaldoko Udalak Gabonetan antolatu duen Gabonaldia programak 77.440 pertsona hartu ditu aurtengo edizioan. Egitasmoak adin guztiei zuzenduriko 70 jarduera baino gehiago eskaini ditu eta Barakaldoko Udalak «balorazioa oso positiboa» egin du. «Datuek adierazten dutenez, herritarren artean arrakasta izan dute udalak proposatutako ekimenek, izan ere, karpa ingurura hurbiltzea nahikoa zen programa familien gustukoa zela ikusteko», Nerea Cantero Kultura, Hezkuntza, Euskara, Gazteria eta Drogamendekotasunen Prebentzio Arloko zinegotziak adierazi duenez.

Gabonaldia hirian barrena bereizitako zenbait esparrutan garatu da. Horrela, gune nagusia Herriko Plazan jarritako karpa izan da; 2015ean erabili zen lehen aldiz gune hori, eta aurten, 8.900 lagun bildu dira bertan. Txirri, Mirri eta Txiribiton (1.200 ikusle), El Show Cuadrilla de Drilo (1.000 ikusle) eta Gerry Regitschinig' zirku antzerkia (900 lagun) izan dira ekitaldirik jendetsuenak.

Beste gune garrantzitsu bat Barakaldo Antzokia izan da, eta 6.591 lagun bertaratu baitira. Eguberri eta Urte berri egunetako kontzertuak, Barakaldo futbol taldearen mendeurrena, Habanerak, Eguberriko abesbatzen kontzertua, Pirritx, Porrotx eta Marimotots, Diana Navarro eta Magiaren Nazioarteko Gala izan dira antzokiko 660 besaulkiak betetzea lortu dituzten ekitaldiak.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate