El Correo

Trapagaranen zahar-etxe bat eraikitzeko konpromisoa berretsi du Bizkaiak

Pilar Ardanza Gizarte Ekintza diputatua.
Pilar Ardanza Gizarte Ekintza diputatua. / El Correo
  • 6,2 milioi euro kostatuko duen egoitza berria 2017rako amaituta egotea espero du Diputazioak

Trapagaranen zahar-etxe berri bat eraikitzeko "konpromisoa" berretsi du Bizkaiko Diputazioak. Pilar Ardanza Gizarte Ekintza diputatuak jakinarazi duenaren arabera, egoitzaren proiektua aurrera doa, aurreikuspen guztiak errespetatu dituelarik. 2014an egindako ikerketaren ostean, 6,2 milioi euro kostatuko duen zahar-etxea egingo da hurrengo bi urteetan. "2013ko ekainean esan nuen bezala, gure etorkizunerako proiektuen artean dago Trapagaranen 2017rako egoitz bat edukitzea", esan zuen atzo Pilar Ardanzak.