El Correo

Dianne Reeves Getxoko Jazzaldian izango da

Diane Reeves-ek Gasteizen abestu zuen 2010ean.
Diane Reeves-ek Gasteizen abestu zuen 2010ean. / Blanca Castillo
  • Bost Grammy sariren irabazlea Algortako Biotz Alai Abesbatza plazan izango da 22.00etan

Dianne Reeves abeslaria ariko da gaur Getxoko 41. Jazzaldiaren saio nagusian. Bost Grammy sariren irabazlea Algortako Biotz Alai Abesbatza plazan izango da 22.00etan, eta ordubete lehenago Talde Lehiaketako azken finalistaren saioa izango da, Claudio Jr de Rosa 4et laukotearena.

Hirugarren Milurtekoa atalean Giulia Valle Trio banda kataluniarra izango da protagonista, Algortako Geltokia plazan, 19.00etan, eta, goizeko saioan, Andres Isasi Musika Eskola Gazte Sextet taldeak debuta egingo du Getxon, Algortako Geltokia plazan, 13.00etan.

Dianne Reeves (1956, Detroit, AEB) jazzaren munduko abeslaririk entzutetsuenetako bat da. Bost Grammy sari ditu, hiru ondoz ondoko urteetan irabazita, 2001etik 2003ra, ahots interpretazio onenaren kategorian. Gainera, besteak beste, Wynton Marsalis artistarekin, Chicagoko Orkestra Sinfonikoarekin eta Berlingo Filarmonikarekin abestu eta grabatu du.

Clark Terry tronpetistak aurkitu zuen gaztetan, eta Los Angelesen hasi zuen ibilbide profesionala, 1976an. Estudioko lana ezagutu zuen Kalifornian, eta musika kulturan erabat murgildu zen. 1978an Billy Childs ezagutu eta hamar urteko harreman artistikoa hasi zuten; Reevesek bere bizitzako garapen musikalaren aldirik garrantzitsuena izan zuen Childsekin.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate