Borrar
Yulema Corres, Lezaman.
Athletic, Bartzelona, Atletico eta Valadares de Gaia, Getxoko Emakumeen Futbol Txapelketan

Athletic, Bartzelona, Atletico eta Valadares de Gaia, Getxoko Emakumeen Futbol Txapelketan

Partida guztietarako sarrera libre eta doakoa izango da, aurreko edizioetan gertatu den bezala

elcorreo.com

Martes, 13 de junio 2017, 00:55

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Getxoko Nazioarteko Emakumeen Futbol Txapelketa-Roberto Tamayo Memorialaren 11. ekitaldia jokatuko da asteburu honetan. Lehiaketa berezi honetan Athletic Club, Atletico Madril, Bartzelona, Valadares de Gaia, Erandioko Betiko Neskak F.K.E. eta Getxoko Bizkerre taldeek parte hartuko dute.

Txapelketa Bizker futbol taldeak antolatu du, Getxo Kirolak erakundearekin, Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta beste erakunde pribatu batzuekin elkarlanean.

Txapelketaren lehenengo fasea larunbatean jokatuko da, 10.30etik aurrera, Bolue 1 eta 2 futbol zelaietan. Goizean zuzeneko norgehiagokak jokatuko dira, eta horietan erabakiko dira Fadurako zelaian biharamunean jokatuko diren finalak. Horrela, igandean, 5. eta 6. postuak erabakiko dituen partida 09.30ean hasiko da, 3. eta 4. postuak erabakiko dituena 10.40an, eta, azkenik, final handia eguerdiko 12.15ean. Aurreko edizioetan egin izan den moduan, partida guztietarako sarrera libre eta doakoa izango da.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios