Borrar
Emakume bat esklusio soziala salatzen.
150.000 euro bideratu ditu Getxok esklusio egoerak prebenitzeko

150.000 euro bideratu ditu Getxok esklusio egoerak prebenitzeko

Diru laguntzen eskatzaileek adin nagusikoak izan behar dute eta Udaleko Gizarte langilearekin aurretik adostutako Arreta pertsonalizatuaren planean parte hartu behar dute

elcorreo.com

Martes, 2 de agosto 2016, 23:53

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Getxoko Udalak 150.000 euroko diru laguntza eman du udalerriko esklusio egoerak prebenitzeko eta artatzeko eta eta pertsonen eta familien gizarteratzea sustatzeko. Gainera, gastu espezifikoei edo apartekoak diren gastuei eta gizarte bazterketa egoerak prebenitzeko, saihesteko edo arintzeko beharrezkoak direnei aurre egiteko nahikoa baliabide ez dituzten Getxoko udalerriko bizilagunei zuzendutakoak izango dira.

Bestalde, diru laguntza horien eskatzaileek adin nagusikoak izan behar dute eta Udaleko Gizarte langilearekin aurretik adostutako Arreta pertsonalizatuaren planean parte hartu behar dute, izan ere, laguntzen aparteko izaera dela eta, prestazioak egoera zehatz batzuk hobetzeko tresnak edo instrumentuak dira, eta hobetzeko ibilbide oso batean kokatzen dira. Gainera, diru laguntza jasoko dutenak ondasun higiezinak %100 jabetzan ez dute eduki behar, edo Dirusarrerak Bermatzeko Errentaren araudian ezartzen direnak eta laguntzaren modalitate bakoitzerako baldintza espezifikoak bete beharko dituzte.

Halaber, laguntzak etxebizitzari lotutako beharretarako izango dira (ostatua, eta etxebizitzari eusteko eta kontserbatzeko), laneratzea eta gizartearatzea bultzatzeko (haurtzaindegietara eramateagatik sortutako gastuetarako, eta Bizikidetzako Unitateko adingabeen jarduerak medio sortutako gastuetarako), eta beste mota bateko laguntzetarako (elikadura, jantzien eta oinarrizko tresnen oinarrizko premietarako, osasun-arloko premietarako, eta arreta pertsonalizatuaren plana bultzatzeko gastuetarako).

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios