Borrar
Zortzi lagun atxilotu dituzte Algortan eta Romon asteburuan zehar

Zortzi lagun atxilotu dituzte Algortan eta Romon asteburuan zehar

Ondarearen aurkako delituak egotzi dizkiete

elcorreo.com

Lunes, 3 de agosto 2015, 14:28

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Getxoko Udaltzaingoak ondarearen aurkako delituak egotzita zortzi lagun atxilotu ditu asteburuan zehar, Algortan eta Romon. Atxiloketak lau delitu desberdinen ondorioz gertatu ziren, Getxoko Udalak jakinarazi duenez. Atxiloketak, ostegunetik, uztailaren 30etik, ostiralera, uztailaren 31era, bitarteko gauean hasi ziren. Lagun bat atxilotu zuten ustez etxebizitza baten barruan lapurtzeagatik, jabeak etxeko pertsiana txarto itxita zegoela ikusi ondoren. Etxean sartu zenean ikusi zuen gizonezko bat leihotik salto egin eta ihes egiten zuela. Horretaz ohartarazteko 112ra deitu ostean, patruila batzuk bertaratu ziren eta aipatutako pertsona kalean atxilotu zuten.

Bigarren delitua ostiraletik, uztailak 31, larunbatera, abuztuak 1, bitarteko gauean gertatu zen, eta herritarren laguntzaren emaitza izan zen atxiloketa. Hain zuzen ere, herritar batek Udaltzaingoaren Koordinazio Zentrora deitu zuen gazte batzuk kotxe baten barruan zeudela eta hura manipulatzen ari zirela esanez. Poliziak bertaratu ziren eta bost edo sei gazte ihes egiten saiatzen ikusi eta horietako bi atxilotzea lortu zuten. Beste patruila batzuk heldu ziren beranduago eta lapurtu nahi zituzten kotxe gehiago bortxatuta ikusi zituzten, eta horietako batek zubia ere eginda zeukala martxan jartzeko.

Agente batzuk inguruan bildu ziren ea gainontzeko gazteak agertzen ziren. Une horretan, ustez inplikatutako lau gazte hurbildu ziren autoa zegoen lekura eta bertan harrapatu zituen poliziak. Haietako hiru atxilotu zituzten eta beste batek ihes egitea lortu zuen. Larunbatean, abuztuaren 1ean, 23:00ak aldera, herritar batek gazte bat leiho batetik Romoko parrokian sartzen saiatzen ari zela ohartarazi zuen. Agenteak joan ziren hara eta ustezko lapurra ustekabean harrapatu zuten. Horrek, ate bat apurtu ostean, korrika hasi zen ihes egin nahian.

Udaltzainek handik 500 metrora Errekagane kalean harrapatu zuten, oraindik latexko eskularruak jantzita zituela, eta motxila, mailu bat eta bihurkin batzuk ere aldean zeramatzala. Hori dela eta, udaltzainek atxilo eraman zuten, ustez ondarearen aurkako delitu saiakuntza egotzita. Halaber, larunbatetik, abuztuaren 1etik, igandera, abuztuak 2ra, bitarteko gauean, Ereagako hondartzan barrakak kokatuta dauden jai gunean bi adingabeko inputatu zituzten, beste adingabeko bati eskuko telefonoa indarrez lapurtzeagatik delitua egotzita.

Biktimaren lagun batek Udaltzaingoaren Koordinazio Zentrora deitu zuen eta, 30 minutu baino gehiagoz lapurren bila ibili ondoren, agenteek bi haiek aurkitu eta atxilotu zituzten, ondoren epailearen esku uzteko.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios