Borrar

Getxoko udalekuetarako epea, zabalik

5 eta 12 urte bitarteko haur eta gazteentzat antolatuko dira eta uztailerako eskainiko dira

elcorreo.com

Domingo, 3 de mayo 2015, 01:41

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Getxoko Udalak antolaturiko hiriko udalekuetan izena emateko epea atzotik 15era bitartean egongo da zabalik. Udalekuak 5 eta 12 urte bitarteko haur eta gazteentzat eskainiko dira. Udalekuak uztailean zehar izango dira, bi asteko txandetan banatuta: 1etik 14ra eta 15etik 28ra (astelehenetik ostiralera). Geroa ikastolan eta San Inazio eta Romo herri ikastetxeetan eskainiko dira, 09:00etatik 14:00etara. Hamar eguneko txanda bakoitzean, lau egunetan txangoak egingo dira herritik kanpora, eta txangoa dagoen egunetan ordutegia 09:00etatik 17:30era izango da. Behar bereziak dituzten umeek beharrezko laguntzak izango dituzte.

Izena on line emateko aukera izango da, www.getxo.net/gazteria webgunean. Halaber, Herritarren Arretarako Bulegoetan eta Gazte Bulegoan ere izena emateko orriak eskuragarri izango dira, nahi izanez gero, izena bertan emateko. Eskaera kopuruak plaza kopurua gaindituko balu zozketa egingo litzateke, eta emaitza maiatzaren 25ean ezagutaraziko da.

Hiriko udalekuez gain, Getxoko Udalak udarako umeentzat eta gazteentzat aisialdirako eskaintza hurrengo tokietan ere antolatzen du: Musika Eskolan, Ludotekan (bi kasuetan izen ematea maiatzean), Gaztelekuan, Letren Terrazak edo kaleko liburutegiak, Getxo Kirolaken kirol ikastaroak (izen ematea zabalik maiatzaren 11ra arte) eta ikastaro trinkoak udal euskaltegian. Eskaintza hori Getxoko Udalaren diru laguntza duten udalerriko beste talde batzuek aurkeztutakoarekin osatuko da, horien artean, Bizarra Lepoan elkartearen Bapiruke udalekuak (izen ematea maiatzean), bela eta zaldi ikastaroak eta abar.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios