Borrar
Adriana Lima.
Mende erdiko edertasuna, 40 iruditan

Mende erdiko edertasuna, 40 iruditan

Virginia Melchor

Sábado, 27 de junio 2015, 01:26

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Robert Freemanek modelo batzuk Mallorkan fotografiatu zuenetik 50 urte pasa dira jada. Neska hauek izan ziren munduko egutegi sexyenean agertu ziren lehenak. Haiek izan ziren denbora pasa ahala mito batean bihurtu den argitalpenaren aitzindariak.

Egutegiak mende erdia betetzen duela ospatzeko, Taschen argitaletxeak argazki ospetsuenak bildu ditu atzera begirako aldizkarian. Dena 1964. urtean hasi zen, automobilaren pneumatikoen Pirelli enpresak egutegi probokatzaile bat sortzea erabaki zuenean haien bezeroei oparitzeko. Urtero konpainia lombardiarrak izen handiko argazkilari eta munduko neska politenak aukeratzen ditu, poliki-poliki, guztion ahotan dagoen egutegia egiteko.

Hala ere, ez merkaturatzean, oso gutxi dira bere eskuetan benetako egutegia izateko aukera izan dutenak. Gaur egun, oraindik oraindik ere, opari korporatiboa da bezeroentzako eta VIP diren pertsoneentzako. Baina orain Taschenek esklusibitate horrekin bukatu nahi du Pirelli 'The Calendar, 50 Years and More' argitaratzen. Egutegiak bost hamarkadetan agertu diren argazki guztiak biltzen ditu, baina baita argitaragabeko argazkiak edo garai hartan zentsura jaso zutenak ere.

576 orrialdeko liburukia abuztuan argitaratuko da, baina nahi dutenek argitaletxearen webgunean eskatu dezakete dagoeneko. Bestalde, Taschenek 1.000 unitatezko argitalpen berezia ere egin du, bildumagileentzat zuzenduta. Zenbat balio du? 1.500 euro eta agortuta dago jada. Egutegiaren tira handia ulertzen da bere orrialdeetan argazkilari famatuenek lan egin dutelako: Terry Richardson, Bruce Weber, Mario Sorrenti, Peter Beard eta Helmut Newton dira horietako batzuk. Pirellin agertu diren modeloak ere izan dira ospetsuenak. Naomi Campbellek, Giselle Bündchenek, Kate Mossek, Adriana Limak eta Sofia Lorenek, besteak beste, bere edertasuna erakutsi dute argitalpen honen orrialdeetan.

Pirelli argitalpenaren 50. urteurrena ospatzeko, joan den urtean Helmut Newtonek egindako argazkiak berreskuratu ziren, 1986an eginak baina konpainiak baztertu zituenak. Pirelli egutegia munduko enkargu preziatuena da, baina 1974tik 1984ra arte ez zen argitaratu. Petrolioaren krisia zela eta, aurrezteko neurri bat izan zen. Aurten, Steven Meisel argazkilaria izan da hamabi hilabetei edertasuna atera diena.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios