Borrar
Urgente El servicio de metro en Basauri y Etxebarri se reanuda con una única vía y con un servicio complementario de autobuses
Bruce Springsteen, Taylor Swift eta Iker Casillas.
Zein da famatuen gorputzen salneurria?

Zein da famatuen gorputzen salneurria?

Marilyn Monroe izan zen asegurua sinatu zutenen artean aitzindaria: bere hankak 10.000 euroan tasatu zituen. 50 urte ondoren, beste famatu batzuek moda honekin jarraitzen dute

Virginia Melchor

Domingo, 29 de marzo 2015, 01:39

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Pertsona arruntek etxeko asegurua izaten dute, baina famatuek haien gorputzeko atalei jartzen diete salneurria. Zergatik? Alde batetik, ipurdian edo hanketan daukatelako soldataren zati garrantzitsu bat; bestetik, erakargarritasuna galtzekotan, lanik gabe geratu ahal izango liratekeelako. Moda hau orain dela 50 urte hasi zen Hollywoodeko aktoreen artean. Marilyn Monroe izan zen aitzindaria: bere hankak 10.000 euroan aseguratu zituen. Betty Grabele aktoreak garai hartako milioi bat dolarrean ezarri zuen salneurria, eta Bette Davisen gerriak 20.000 euro baino gehiago kostatuko zatekeen istripu baten ondoren.

Gaur egun, antzinako moda hau jarraitzen duten famatuak gero eta gehiago dira. Taylor Swift abeslariak bere hanken salneurriaren berri eman zuen duela egun batzuk. Zenbat balio dute? 30 milioi euro. "Neurrigabeko dirua dela eman ahal du, baina bere hankei zerbait gertatzen bazaie, Taylorrek galduko luke agertokien gainean duen nortasun berezia", adierazi du abeslariaren inguruko pertsona batek. Beste famatuek diru gutxiago eskatzen dute. Rihannak milioi bat euroko hankak ditu eta Heidi Klumrenek bi milioi balio dute, Jamie Lee Curtisenek bezala. Tina Turnerenek, ordea, hiru milioiko prezioa daukate.

Beste famatuek lan egiteko gorputzeko zenbait atal behar dituzte eta horregatik jartzen diete salneurria. Bruce Springsteenek bere ahotsa 4,5 milioiean aseguratu zuen. Rolling Stonesen gitarra-jotzaile Keith Richardsek azken aldian bere eskuak babestu ditu. David Beckham eta Cristiano Ronaldo futbolariek gauza bera egin dute haien hankekin. Eta Iker Casillasek sei milioiko eskuak ditu 2007. urtetik.

Bestalde, aktore ugari daude kualitate fisikoak galdu nahi ez dituztelako kezkatuta. Kasurik ospetsuena Jennifer Lopezena da. Orain dela urte batzuk bere ipurdiari izugarrizko salneurria jarri zion, baina behin eta berriz debaluatu ondoren, 45 milioi euroan geratu da. Beste adibide batzuk bitxiagoak dira. Tom Jones musikariak bularreko ileak tasatu zituen bost milioiean. Van Halenko kantari David Lee Rothek bere espermari jarri dio prezioa: gutxigatik ez da milioi bat eurora iristen. Julia Robertsen irribarrea hogei milioiean baloratuta dago, eta América Ferrara, 'Betty la fea'ko protagonistarena, zazpi milioiean. Dolly Parton abeslariaren bular bakoitza milioi erdi bat kostatzen da eta Madonnarenak, bi. Daniel Craig aktoreak, bestalde, bere gorputz osoari salneurria jarri zion James Bondenarena egin ondoren. Jennifer Anistonek bere melena dauka aseguratua eta Claudia Schiffer modeloak bere aurpegia ezustekoen aurka babestu zuen. Baina kasurik famatuena Mariah Careyrena da. Bere hankek 1.000 milioi euro inguru kostatzen direlako zurrumurrua dago. Zifra horrekin konparatuz, Taylor Swiftenek nahiko merkeak dirudite.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios