El Correo

Eroskik 311 langile bazkide egin zituen iaz

  • Ia %93 hipermerkatuetan eta supermerkatuetan ari ziren, eta gainerakoak Eroski Bidaiak agentzian, plataforma logistikoan eta egitura nagusian

Eroski kooperatibak 311 langile bazkide egin zituen iaz, eta, hala, 8.046 lagun ziren kooperatiba nagusiko Langile Bazkide iazko ekitaldiaren amaieran. 2015ean beste 166 hartu zituen, eta lehenengoak izan ziren, langile-bazkiderik hartu gabe bost urte igaro eta gero.

Iaz harturiko bazkide berri guztietatik %79 emakumeak izan ziren. Ia %93 hipermerkatuetan eta supermerkatuetan ari ziren, eta gainerakoak Eroski Bidaiak agentzian, plataforma logistikoan eta egitura nagusian. Salmenta guneetan ari ziren %95, eta horietatik gehienak freskoen atalean.

«Atsegingarria da langileen artean eredu kooperatiboa hedatzen jarraitzea. Izan ere, langile horiek borondatea eta erabakitasuna agertu dute jabetzaren, kudeaketaren eta emaitza ekonomikoen partaide izateko, eta, hala, Eroskiren proiektuaren aldeko konfiantza eta babesa erakutsi ez ezik, gure enpresa eredu honetan langile-bazkidearen figurak berezkoa duen garrantzia hartu dute beren gain», Iñigo Eizagirre Eroskiren Gizarte arloko zuzendari nagusiak adierazi duenez.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate