Borrar
Langile bat Sestaoko lantegi batean.
32 euskal enpresa Kubara joango dira bertako merkatura gerturatzeko asmoz

32 euskal enpresa Kubara joango dira bertako merkatura gerturatzeko asmoz

Guztiek Habanako Nazioarteko Azokan parte hartuko dute datorren astean

elcorreo.com

Sábado, 29 de octubre 2016, 01:04

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Gipuzkoako Bazkundea buru duen Euskal Autonomia Erkidegoko 32 enpresako ordezkaritza batek bidaia komertziala egingo dute datorren astean Kubara, Habanako Nazioarteko Azokan parte hartu eta Karibeko herrialdeko merkatura gerturatzeko asmoz. Euskal merkataritza ganberek 1999. urtetik antolatzen dute euskal enpresen parte hartzea Habanako ferian.

Aurtengo edizioa 34. da, eta astelehenetik ostiralera ospatuko da, urriaren 31tik azaroaren 4ra. Kubara joango diren 32 euskal enpresak sektore anitzekoak dira, energia, motoreak, elektrizitate maneiuak eta hotel hornikuntza nabarmenduz, eta Eusko Jaurlaritzako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariek astelehenean inauguratuko duten Euskadiko pabilioian kokatuko dira.

Gipuzkoako Bazkundeak jakinarazi duenez, Habanako azoka harremanetarako gune bat da. Kubako enpresa garrantzitsu guztiak pasatzen dira bertatik, eta, beraz, «oso feria egokia da herrialdean sartzeko edota bezeroak diren edo izan daitezkeen Kubako enpresa guztiekin kontaktuak berritzeko».

«Kuban gertatzen ari diren aldaketak interes berezia sortzen ari dira mundu osoko gobernu eta enpresen artean herrialdearekiko, eta hori begi bistakoa izango da aurtengo ferian, iazkoan gertatu zen bezala, ordezkari instituzional eta enpresa gehiago bertaratuko baitira», azaldu du.

Merkataritza erakundearen arabera, Kubako ekonomian egin nahi den «aldaketa handiena» kanpoko inbertsoreei irekitzeari eta hauek egunerokoan izango duten eraginari lotuta dago. AEBekin harreman komertzialak irekitzeak ere eragin berezia izango du gai honetan, nahiz eta hau pixkanaka burutzen joango den.

Atzerriko Inbertsioen Lege berria ere nabarmendu Gipuzkoako Bazkundeak, «ekonomia dinamizatzeko eta atzerriko inbertsioa erakartzeko proiektu berriei atea ireki dielako, espazio berrien garapenaren sustapenaren bitartez, Mariel Cuba Garapen Gune Berezia den bezala».

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios