Borrar

Euskadiko industriaren prezioak %3,9 igo dira azken urtean

Energian prezioak %3,4 jaitsi ziren, eta kontsumo ondasunetan %0,1

elcorreo.com

Martes, 25 de abril 2017, 02:10

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Euskadiko industria sektorearen prezioak %0,4 jaitsi ziren joan den martxoan, aurreko hilekoekin alderatuta, eta horrela, industriaren prezioek azken 12 hilabeteetan izan duten aldakuntza jasotzen duen martxoko urte arteko tasa %3,9 igo da, Eustaten datuen arabera.

Sektorearen azterketa xeheagoak agerian jarri du martxoan honakoak izan zirela sektorerik inflazionistenak, aurreko hilabetearen aldean: produktu farmazeutikoen fabrikazioa (prezioak %1,7 igo ziren), metalurgia eta metalezko produktuak (%1,0) eta zuraren, paperaren eta arte grafikoen industria (%0,8). Prezioetan beherakadarik handiena izan zuten sektoreak, berriz, honakoak izan ziren: kokeriak eta petrolioa fintzea (-%5,0), erauzketa industria (-%0,2) eta energia elektrikoa, gasa, lurruna eta aire girotua (-%1,1).

Ondasunen helburu ekonomikoaren sailkapenarekin jarraituz, eta aurreko hilabetearekin alderatuta, bitarteko ondasunen prezioek %0,5 egin zuten gora martxoan, eta ekipo ondasunenek, berriz, %0,3. Energian prezioak %3,4 jaitsi ziren, eta kontsumo ondasunetan %0,1 (kontsumo ondasun iraunkorren eta kontsumo ondasun ez iraunkorren prezioek ere %0,1 egin zuten behera).

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios