El Correo

Mondragon Unibertsitateak eta Sener Taldeak elkarlanean aritzeko hitzarmena sinatu dute

  • Hitzarmenak lau urte iraungo du eta epealdi hori automatikoki luzatu ahalko da

Mondragon Unibertsitateak eta Sener ingeniaritzako eta eraikuntza taldeak lankidetzarako esparru hitzarmena sinatu zuten ostiralean Bilbon, ikerketa eta teknologiaren transferentziako proiektuetan, etengabeko prestakuntzan, ingeniari gazteen prestakuntzan eta talentuaren erakarpenean batera lanean aritzeko. Hitzarmenak lau urte iraungo du eta epealdi hori automatikoki luzatu ahalko da.

Esparru akordioa MUko errektore Vicente Atxak eta Sener taldearen zuzendari nagusi Jorge Undak sinatu dute unibertsitateak Bilbon dituen instalazioetan, Bilbao Berrikuntza Faktorian.

Praktikan, akordioak dakar bi erakundeak batera arituko direla lanean teknologia arloko ikerkuntzan eta ezagutzaren transferentzian, Sener taldearen jardueraren berezko teknologiak garatzeko, baita teknikarien, espezialisten eta Senerreko beste lanpostu batzuen etengabeko prestakuntzan ere, eta teknologia horietan espezialista diren ingeniari gazteen prestakuntzan.

Azken helburu horrekin, ingeniaritza eta eraikuntza taldeak «urrats sendoa» egin du talentua erakartzeko. Horretarako, bultzada eman du MUk euren jardueran eta ezagutza arloan espezializatutako ingeniari gazteei prestakuntza eman diezaien, gazte horiek enpresaren harrobia izan ahalko baitira.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate