Durangaldekoek irabazi dabe BBK Sariketako lehen kanporaketa

Igorren jokatu zan atzo kanporaketa. /  B. B. E.
Igorren jokatu zan atzo kanporaketa. / B. B. E.

IRATXE ASTUI DURANGO.

Igorren jokatu zan, atzo, XXVI. Bertsolari Gazteen BBK Sariketako lehenengo kanporaketa, Arratia eta Durangaldea taldeen artean. Azkenean, Durangaldeak saioa irabaztea lortu eban, 411 batu eta gero. Arratiak, bere aldetik, 319 puntu batu ebazan. Atzoko saioko aurkezlea Ainhoa Urien izan zan eta epaimahaia Miriam Juaristi, Beñat Romero eta Juanjo Respaldizak osatu eben. Sariketa, saioak sailkapen-izaerakoak dira. Beraz, galtzailea kanporatuta geratzen dan bitartean, irabazlea finalaurrekoetara pasatzen da. Kasu honetan, Durangok herriko Fray Juan de Zumarraga institutuan abestuko dau lehenengo finalaurreko hori, martiaren 12an.

Durangaldeko ordezkariak izango dira Eider Gallastegi, Ander Sarriugarte eta Gorka Pagonabarraga gaztetxuetan eta Iruri Altzerreka, Igor Galarza eta Iker Apraiz nagusietan. Hurrengo kanporaketa, bestalde, bihar burutuko da, Zallako zine aretoan, 10.00etan hasita. Horretan, Busturialdeko gazteek abestu beharko dabe, Enkanterri-Ezkerraldea taldearen aurrean.

Temas

Durango

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos