El Correo

Abixadan ekimenak herri krosa eta mendi martxa uztartuko ditu gaur Gernikan

  • Antolatzaileek jakinarazi dutenez, irteera eta helmuga Pasealekun izango da, eta aurreko edizioetan 500 parte hartzaile inguru izan bazituzten, aurten marka hori gainditzea espero dute

Abixadan ekimenaren seigarren edizioa egingo dute Gernika-Lumon gaur. Herri krosa eta mendi martxa uztartzen dira Urdaitri herriko triatloi taldeak eta Goi-Zale mendi taldeak Udal Kirol Patronatuaren eta Euskara Sailaren laguntzarekin urtero antolatzen duten ekimenean.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, irteera eta helmuga Pasealekun izango da, eta aurreko edizioetan 500 parte hartzaile inguru izan bazituzten, aurten marka hori gainditzea espero dute.

Lasterketan parte hartu nahi dutenek hirian zehar bi ibilbide bi izango dituzte aukeran: bata, sei kilometrokoa, eta bestea, hiru kilometrokoa. Luzea 12:00etan hasiko da, eta laburra 45 minutu geroago; haurrentzat 500 metroko lasterketa ere egongo da.

Mendi martxa egin nahi duten kirolariek ere bi ibilbide izango dituzte aukeran: luzea -lau ordukoa- 09:00etan hasiko da, eta laburra -bi ordukoa- 11:00etan. Ibilbide luzeak Kanpantxu, Andrabaso, Elosu Azpia, Lamikiz Elexalde (Mendata) eta Zarrabenta (Arratzu) zeharkatuko ditu, eta laburrak Pasealeku, Kanpantxu, Andrabaso, Elosu Azpia, Estillotza, Arestieta eta Pasealeku.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate