Borrar
Mikroantzerkian izango den antzezlana.
Eguraldi ona eta publikoa lagun Elorrioko Musikaire jaialdian

Eguraldi ona eta publikoa lagun Elorrioko Musikaire jaialdian

Aire zabaleko beste eskaintzen artean, mikroantzerkia, Quimi Portet (El Último de la Fila) eta Izaki Gardenak izango dira azken bi asteburuetan

marta goikoetxea

Viernes, 22 de julio 2016, 01:14

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Elorrion, udan, kultura kalera irteten da. Musikaire, musika eta arte eszenikoen aire zabaleko jaialdia, uztailaren 1ean hasi zen eta programaren ekuadorrera heldu da dagoeneko. Urtez urte, eskaintzaren aniztasuna izan du oinarri eta XIX. edizioan berriz ere mundu osotik bidaiatuko du afrikar, hegoamerikar zein amerikar doinuak eta ikuskizunak Elorriora ekarriz. Emanaldiak herriko toki berezietan izaten direnez gainera, herriko ondasun arkitektonikoaren aberastasunaz gozatzeko aukera emango du Musikairek. Casa Jara, Lariz eta Tola jauregietan eta herriko plazan izango dira, alegia. Gainera, eguraldia lagun, giro atsegina eta alaia ziurtatuta dago. «Eguraldi bikaina izan dugu igaro diren asteburuetan eta horren ondorioz, ikuskizun guztiak jendez lepo egon dira. Horrez gain, publikoa oso gustora geratu da orain arteko programazioarekin, oso zabala eta anitza izan dela esan digute. Benetan arrakastatsua izaten ari da», adierazi dute Arriola antzokiko antolatzaileek.

Musikairek aurrera darrai eta geratzen diren bi asteburuak ere kulturan murgiltzeko abagune bihurtuko dira. Izan ere, arte eszeniko emanaldi berezia izango da Casa Jara Jauregian. Hiru euskal antzezlan laburrak ikusi ahal izango dira igandean 19.00etan Mikroantzerki ekitaldian. Hamabost eta hogei minutu bitarteko iraupena izango dute eta gaztelaniaz eta euskaraz izango dira. Honako hauek izango dira: 'Muerte Súbita', Yolanda Garciaren zuzendaritzapean; Pom Pom eta Goitibera taldearen 'I'm a real artist', eta Bibote Gorriak taldearen 'Off the record'. Antzerki taldeak batera hasiko dira euren lana aurkezten Casa Jara Jauregiko gune ezberdinetan eta bakoitzak hiru emanaldi izango ditu. Horrela, publikoak aukera izango du antzezlan guztiak ikusteko.

Antzerkiaz aparte, Musikaireren eskaintza musikala ere oparoa izango da. Mariana Yegros argentinarra publikoa dantzatzen has dadila saiatuko da berak proposatzen duen cumbia eta elektronikaren nahasketarekin. Haren ahotsak cumbiaren eta chamaméren beroa eragiten du, eta nortasunaren bidez, berriz, emakumeen indarra helarazten du. Kontzertua ostiralean izango da 22.30ean plazan.

'Jai Alai Blues'

Musika euskaldunak ere izango du leku. Larunbatean, 22.30ean, Gernikatik 'Audience' musika taldea herriko plazara etorriko da, Jai Alai Blues dokumentalerako egin duen soinu banda zuzenean jotzera. Dokumentalak zesta puntaren historiaz hitz egiten du. Enpresariek, jokoaren eta apustuaren arrakastaz baliatuz, kirola sustatu zuten herrialde desberdinetara zabalduz eta sekulako ospea lortuz. Kirolaren internazionalizazioa, bere urrezko-aroa eta gainbehera aztertzen ditu artxibozko irudi interesgarri eta ezezagun ugarien bidez eta gaur egungo pilotarien testigantzaz lagunduta. Oholtza gainean, folk, swing, eta jazz estiloak, eta euskal doinuak ustartzen dituen soinu banda erakutsiko dute.

Hurrengo ostiralean, 29an, Kataluniatik Quimi Portet etorriko da Tola jauregira. Portet 'El Último de la Fila' talde mitikoaren sortzaile eta gitarjolea da. Erreferentziazko musikagile, musikari eta ekoizlea da, karismatikoa, unibertso propioa eta estilo berezia dituena.

Jaialdiari amaiera emateko, Izaki Gardenak talde gasteiztarra izango da Tola jauregian larunbatean. Folk, rock eta pop doinuak nahastuz, soinu propioa bilatzen jakin izan zuten hasieratik, baina oraingoan heldutasunera iritsi dira gainera. Azken kontzertua, Greg Izor & The Romanticosena izango da igandean. Greg Izorrek, harmonikaren maisu modernoetariko bat izanda, berezko estiloa sortu du New Orleansen, Los Angelesen eta Austinen; hain zuzen, azken horretan bizi da 2006. urtetik. Abeslari boteretsua eta showman handia izanik, mundu osoan zehar eskaini izan ditu bere ikuskizun indartsu eta biziak. Greg Izorrek The Romanticos blues taldearekin batera joko du Tola Jauregian.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios