Borrar
Aimar Olaizola.
Olaizolaren gosea
esku pilota

Olaizolaren gosea

"Irabazteko egiten dut lan, eta gustuko dut", adierazten du Goizuetako aurrelariak

Iñigo Crespo

Miércoles, 24 de junio 2015, 13:30

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Oinatz Bengoetxeak ugandeko finala jokatzeari uko egin zion arren, Aimar Olaizolak bere arerio berria arriskutsuagoa dela uste du. "Beti esan dut Urrutikoetxea etsai desegokiena dudala, bere joko-estiloa dela eta", azpimarratzen du Goizuetako aurrelariak. Pilotari onenetarikoa denak argi du ez de erlaxatuko, txapel baliotsu bat baitago jokoan. "Irabazteko egiten dut lan, eta gustuko dut", ziurtatzen du Olaizolak. 35 urte dituela -36 beteko ditu azaroan-, bere horretan mantentzen du gosea.

Igandean, Bizkaia frontoian, aurrez aurre izango dira Aimar Olaizola eta Mikel Urrutikoetxea bizkaitarra. Goizuetarra faborito argia izango da, baina Urrutikoetxea gaztetasunak ematen duen irabazteko gurak bultzatuko du. Hortaz, anbizio hori behintzat berdintzea behar du Olaizola II.ak, teknikak aurrea hartu eta partida erabaki dezan. "Lortu duzunarekin konformatzeak ez du onurarik ekartzen", dio goizuetarrak. Eta bere ibilbidean zehar lortu duena ez da arina.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios