Borrar
Pablo Berasaluze, Bizkaia frontoian.
Bilbon hasiko dira Binakako txapelkaren finalerdiak
esku pilota

Bilbon hasiko dira Binakako txapelkaren finalerdiak

Berasaluze IIak eta Zubietak Bengoetxea VIa eta Untoriaren aurka jokatuko dute Bizkaia frontoian

juan pablo martín

Martes, 24 de marzo 2015, 02:13

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Bilboko Bizkaia frontoian hasiko dira Binakako txapelketaren finalerdiak. Aspe eta Asegarcek atzo eguerdian jakitera eman zuten non jokatuko diren hiru jardunaldiak. Miribillako frontoian, Berasaluze II-Zubieta eta Bengoetxea VI-Untoria partida jokatuko da zapatu arratsaldean. Hurrengo egunean Donostiako Atanon Ezkurdia-Zabaleta eta Artola-Albisu bikoteek neurtuko dituzte indarrak. Material aukeraketari dagokionez, bihar goizean (11.30) izango da Bilbokoa eta eguenean (11.30) Donostiakoa.

Bigarren jardunaldia Iruñean eta Gasteizen jokatuko da. Zapatuan, apirilak 4, lehenengo partiden irabazleek jokatuko dute Labriten, eta domekan, apirilak 5, galtzaileak Ogetan arituko dira. Hirugarren eta azken jardunaldia apirilaren 11an eta 12an jokatuko da, Labriten eta Eibarren.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios