Borrar
'Gallarta Boxing' emanaldiaren kartela.
Boxeoko borrokaldiak, Gallartan
'gallarta boxing'

Boxeoko borrokaldiak, Gallartan

Ibon Larrinagak bere hirugarren borrokaldi profesionala egingo du larunbatean Txikito Frontoian, non beste hamar borroka amateur izango diren

Jan Echevarría

Viernes, 21 de octubre 2016, 11:05

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Asteburu honetan boxeoa izango da protagonista Gallartako Txikito frontoian. Ibon Larrinaga boxeolari profesionalak Amelio de Arcosekin, Kanariar Uharteetako txapeldun ohiarekin, borrokatuko du larunbatean oilar-pisuko kategorian eta, horrela, kirolari euskaldunak bere hirugarren borrokaldi profesionala ospatuko du.

1991ean jaiotako Erromoko boxeolariak aurten debutatu zuen profesional mailan eta momentura arte egindako bi borrokaldi profesionaletan garaipenarekin amaitu ditu. Hiru alditan izan da Euskadiko Txapeldun amateur kategorian eta 2015ean brontzezko domina lortu zuen Espainiako Txapelketetan. Larunbat honetan saiatuko da beste garaipen bat lortzen profesional mailan hazteko helburuarekin.

Honetaz aparte, beste hamar borrokaldi izango dira MGZ-k antolatzen duen Gallarta Boxing boxeo emanaldian. Horien artean, zehaztekoa da Asier 'Dinamita' Martín (Mampo Gym Zorrozaurre) eta Fernando Jaquero aurrera eramango dutena eta, nola ez, Álvaro Tierno eta Christian Martínez-ena (La Familia-Alicante) ere bai.

Gainera, Lander Kampo 'Katxorro' (MGZ) eta Aketza Blanco (MT Boxing), 69 kilotan borrokatuko dute; Aitor Aldekoa (MGZ-Kuraia) vs Douglas Felipe (Okinawa), 64 kilotan; Elgor Alkhovski (La Familia Alicante) vs Bryan Smith (Okinawa), 69 kilotan; Haritz López (MGZ) vs Ander Ormazabal (Bilboboxing), 81kilotan; Carlos 'El Gallo' Barreras (MGZ) vs Christian Martínez (CastroBox), 69 kilotan; Iker Natxiondo (MGZ) vs Iñigo Baigorri (Kuraia), 69kilotan; Jagoba López (Neko Gym) vs Ander Llodio (Izarrak), 81kilotan, eta Zaira Corchero (Lopabox) vs Miren Sánchez (Bilboboxing), 54 kilotan. Hurbildu zaitez.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios