Borrar
Kolitza mendia.
Deiadar Mendien Eguna ospatuko da gaur Kolitzan
mendi

Deiadar Mendien Eguna ospatuko da gaur Kolitzan

Kirolean eta kulturan oinarritutako «oso jardunaldi berezia ospatzeko bidea» dela aldarrikatu dute Bizkaiko Batzar Nagusiek

elcorreo.com

Sábado, 10 de septiembre 2016, 00:07

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Bizkaiko Batzar Nagusiek Deiadar Mendien Egunaren 13. edizioa antolatu dute gaurko, Kolitzan, kirolean eta kulturan oinarritutako «oso jardunaldi berezia ospatzeko bidea zabalduz berriro». Enkarterriko mendi enblematikoenetakoa den Kolitza izango da ospakizunaren agertokia, aurreko urteetan, Antonio de Truebaren kroniketan esaten zen moduan, beste lau deiadar tontorretara (Gorbeia, Ganekogorta, Sollube eta Oiz) egin diren igoeren ondoren.

Bizkaiko Batzar Nagusiek, erakundea berriro lanean hasi osteko 25. urteurrena zela-eta 2004an martxan jarritako tradizioari jarraipena emanez, ohiturarekin jarraituko dute, bost mendi talderekin elkarlanean: Balmaseda Mendi Taldea, Gailurra (Bilbo), Ganzabal (Lemoa), Sollube 707 (Bermeo) eta Alpino Tabira (Durango). Gaurko igoera 09:30ean hasiko da Balmasedako San Seberino plazatik. Parte hartzaileak Kolitzako tontorrera igoko dira, 12:00etan adarrak jotzeko tradizioa beteteko, 6,2 kilometroko igoera egin ondoren.

XIX. mendeko kontakizun erromantikoak gogoratuko dituen jardunaldian, beren beregi egun horretarako egin den eta urtez urte deiadar mendi batetik bestera eramaten den adarra erabiliko da berriro. Kolitza mendian entzungo den adarraren soinuaren ostean, antolatzaileek jaigune txiki bat prestatu dute, eta bertan ez dira faltako musika, dantzak eta jateko pixka bat. Enkarterrian tradizio handia duten putxerak izango dira hamaiketakoaren parte.

Aurtengo kirol igoeraren arduraduna izan den Balmaseda Mendi Taldeak, tradizioa betez, lekukoa emango dio Bermeoko Sollube 707 taldeko ordezkariari, 2017an Sollube mendirako igoera antolatu dadin, deiadar mendietara egiten diren igoeren zikloarekin jarraitzeko. Deiadar Mendien Eguna martxa klasiko bilakatu da dagoeneko mendiaren eta euskal tradizioen zaleentzat. Iazko edizioan ehunka pertsona joan ziren Gorbeiara, Bizkaiko Batzar Nagusiek egindako deialdian parte hartzeko, iraganean, Bizkaiko ordezkariak, Gernikako haritzaren azpian batzeko eta une historiko bakoitzean Bizkaiko biztanleen artean ardura sortu duten gaiak lantzeko egiten ziran deialdiak gogoratuz.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios